Beterriko Txapelketa 2010-02-01

Sorgin-orratzak sailkatu dira finalera

Ostiralean izan zen kanporaketa, Asteasuko Aitz-ondo elkartean. Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa dira taldekideak. Labezomorroak (Egoitz Eizagirre, Jokin Uranga eta Jokin Labayen) kanpoan gelditu dira. Larunbatean jokatuko da bigarren kanporaketa, Zizurkil Goiko Zentroan.
 Ostiralean abiatu zen Beterriko Txapelketaren 3. edizioa. Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatuta, 25 eta 30 urte bitarteko 12 bertsolarik hartuko dute parte, 4 taldetan banatuta. Ostiralean Asteasuko Aitz-Ondo elkartean izan zen kanporaketa, eta honako talde hauek aritu ziren:

 Sorgin-Orratzak: Iñaki Apalategi, Ander Lizarralde eta Unai Muñoa
 Labezomorroak: Egoitz Eizagirre, Jokin Uranga eta Jokin Labayen

 Gaiak Egoitz Aizpuruk jarri zizkien, eta, azkenea, Sorgin-Orratzak nagusitu ziren, publikoak hala erabakita. Aretoa bete egin zen saioa jarraitzeko. Honenbestez, Sorgin-orratzak finalean izango dira.

 Larunbatean izango da bigarren kanporaketa, Zizurkil Goiko Zentroan. Honako talde hauek ariko dira:

 Armiarmak: Haritz Etxeberria "Ministro", Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Lizaso
 Mandeuliak: Iñlaki Gurrutxaga, Agin Rezola eta Jon Martin

 Iker Iriartek jarriko ditu gaiak.

 Finala OTSAILAREN 13an izango da, larunbatez, Villabonako Irrintzi Elkartean. Iluntzeko 20:30etan hasiko da saioa.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu