Itsasun, Bertsularien Lagunak antolatuta 2010-02-02

Bertsu Eskolen Eguna ospatu dute Iparraldean

Bertsu Eskolen Eguna ospatu dute Iparraldean, joan den igandean Itsasuko Sanoki gelan. Aurtengoa laugarren edizioa izan zen eta 60 lagun inguru bildu ziren.
Iragan urtarrilaren 31ean, bertsu eskoletan ari diren haur eta gazteekin Iparraldeko BERTSU ESKOLEN VI. EGUNA ospatu genuen, Itsasuko Sanoki gelan. Egun hau Bertsularien Lagunak Elkarteko transmisio sailak antolatzen du urte guziz, IBIL Itsasuko bertsuzaleen elkartearen laguntzarekin.
    Egunaren xedea, burasoei beraien seme-alabak bertsotan entzuteko parada eskaintzea da, giro goxo batean. Horretarik landa, buraso, irakasle eta elkarte kideen arteko ezagutzak eta harremanak azkartzea ere bada helburu.
    Goizeko hamarretan hasirik, Baiona, Sara, Donibane-Lohizune, Hendaia, Kanbo, Garazi,  eta Sohütako bertsu eskolek hartu zuten parte, bakoitza bere ahalen araberako ariketak eginez. Sarako zortzi urteko bi neskak izan ziren lehenak kantatzen, beraiek baitziren gazteenak. Emeki-emeki, adinean goiti eginez talde guziak pasa ziren Baionako Lizeoan ari diren bertsularien aldia iritsi arte. Talde batetik besterako lotura Aimar Karrika bertsulariak egin zuen, talde bakoitza bertsu baten bidez ezin egokiago aurkeztuz.

60 lagun bertaratu ziren saioaren ikusteko, eta zinez loriatu ziren ikusgarriarekin. Saioaren ondotik baina, izan zen oraino une goxorik jakiz eta edariz mukuru beteriko mahaiaren inguruan. Aho zapore goxo doblearekin itzuli ginen denak etxera.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu