Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiektuaren barruan 2008-05-05

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak ia 50 jaialdi egingo ditu maiatzean ikastetxeetan

Gipuzkoan 6.000 umek jasotzen dute bertsolatiza eskolan. Proiektua 36 herritan eta 86 ikastetxetan ematen da.

Gipuzkoako Bertsozale Elkartea duela zortzi urte hasi zen BERTSOLARITZA ETA AHOZKOTASUNA izeneko proiektuarekin ikastetxe desberdinetan lanean, eta urtez urte hedatzen joan da proiektua Gipuzkoako hainbat herritan. 36 herritan 86 ikastetxek egin dute bat gure proiektuarekin, eta 6000 ikaslerengana iristen gara gutxi gora behera. Datorren urtean 7000 ikasletik gora izango direla aurreikusten dugu.
   Ahozkotasuna eta bertsolaritza proiektuaren azken helburuetako bat kurtso bukaeran egiten dugun jaialdia da. Bertsolaritzaren bueltan lanean jardun diren neska mutilei jendaurrean aritzeko aukera eman nahi diegu proiekzio publikoan trebatu daitezen, horretarako beharrezkoak diren baliabideak eskainiz. Bide batez, guraso zein herritarrei egindako lanaren berri eman nahi diegu ikasleek aurreratu dutena islatzearekin batera.
     Ikastetxe bakoitzeko ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatu du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin. Jaialdi hauek herrika antolatu dira, eta herri bakoitzeko ikastetxe desberdinak bilduko dira bertan. Azpimarratu behar da bertan egingo diren saio guztiak ikasleen lanaren ondorio direla, hau da, emanaldiko ideiak zein bertsoak neska mutilek landu  eta sortu dituztenak izango dira, eta eurak izango dira protagonista oso eta bakarrak.
    Urte osoko lanaren ondoren, oso motibagarria da ikasleentzat ikasi dutena jendaurrean proiektatzea, gainera oso aberasgarria da taldean bideratutako proiektu bat konpartitzea eta emaitzak elkarrekin gozatzea. Jaialdi honekin batera, liburu bana emango zaio ikasle bakoitzari kurtso amaieran. Liburuak Bertsometa izena du, eta Gipuzkoan ditugun talde guztiak biltzea du helburu. Talde bakoitzaren argazkia eta eurak egindako bertsoak topatuko dituzte bertan.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu