Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna 2010-04-26

400 ikasletik gora elkartu ziren

Egun guztian zehar era guztietako jolas eta denborapasak eduki zituzten: taldekako jolasa, batukada, zezenak, ponyak... Bertsoun Sistem ikuskizunarekin borobildu zuten eguna.
 400 ikasletik gora elkartu ziren atzo Eibarren, Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna ospatzeko. Aurtengoa seigarren edizioa izan da, eta goizean goizetik izan zen gozatzeko parada. Hala, bazkaldu aurretik taldeka kamisetak egiten aritu ziren, besteak beste. Bazkalostean zezenekin gozatzeko parada izan zuten gazteek, eta baten batek azaldu zuen bere abilezia ere.

 Egunari bukaera emateko, "Bertsoun Sistem" ikuskizuna izan zen Coliseoan. Diziplina ezberdinak uztartu zituzten ia ordu t`erdi iraun zuen emanaldian: bertsolaritza, Hip Hopa eta Breakdance-a. Bertsotan Xabier Silveira eta Iñaki Viñaspre aritu ziren, eta Hip Hopean, berriz, Endika eta Maixa. Haritz Sound Sistem aritu zen musika jartzen.

 Beharbada ekitaldiko unerik ederrena bukaeran iritsiko zen, bertsolariak eta MCak batera inprobisatzen hasi zirenean. Iñaki Viñaspre rapeatzen ere ausartu zen. Bertsoa.com-ek zuzenean eskeini zuen emanaldia.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu