Hernanin, Azkoitian, Arrasaten eta Ordizian izango dira kanporaketak. Finala maiatzaren 28an izango da, Lezon. Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoa maiatzaren 3an hasiko da.
Udaberriarekin batera iritsi dira Eskolarteko Txapelketak. Aurten ere Iparraldean, Gipuzkoan, Bizkaian, Araban eta Nafarroan jokatuko dira txapelketak.
Gipuzkoako Eskolartekoa izango da iristen lehenengoa. Gaur jokatuko da lehenengo kanporaketa. Idatzizkoa eta bat-batekoa bereizten dira. Bat-batekoan bi kategoria daude. 14 urte arteko gaztetxoak taldeka ariko dira. 15 urtetik gorakoak, berriz, banaka. Honako hau da egutegia:
APIRILAREN 30a, OSTIRALA
Hernaniko Biteri Kultur Etxean
MAIATZAREN 7an, OSTIRALA
Azkoitiako Xabier Munibe Ikastolan
MAIATZAREN 14an, OSTIRALA
Arrasateko Arizmendi Ikastolako Gaztelupe gunean
MAIATZAREN 21ean, OSTIRALA
Ordiziako Jakintza Ikastolan eta Herri Antzokian
FINALA maiatzaren 28an izango da, ostiralez, Lezoko Bekoerrota Udal Kiroldegian.
Iparraldeko gaztetxoak hasiko dira lanean ondoren. Hemen ere bi kategoria bereiziko dira: haurren maila eta gazteena. Haurrak taldeka ariko dira eta gazteak, berriz, banaka.
Haurren mailan bi kanporaketa jokatuko dituzte:
MAIATZAREN 3an, ASTELEHENA
Kanboko Errobi Ikastolan, eguerdiko 15etan
Xalbador A
Xalbador B
Xalbador C
MAIATZAREN 4an, ASTEARTEA
Ortzibarreko Ikastolan, eguerdiko 15etan
Sohüta
Garazi
Hendaia-Donibane
FINALA Ekainaren 3an izango da, ostegunez, Hazparneko Mendealan, goizeko 10:30etan.
Gazteek ere bi kanporaketa jokatuko dituzte:
MAIATZAREN 15a, LARUNBATA
Baigorriko Bixentenian, arratsaldeko 16etan
Gillen Negueloua
Mattin Luku
Bixente Luku
Bixente Hirigarai
Maiana Irigoien
Allande Etxeberri
MAIATZAREN 22a, LARUNBATA
Azkaingo Gaztetxean, arratsaldeko 16etan
Maddi Ane Txoperena
Ximun Cazaubon
Txomin Elosegi
Mikel Cherbero
Ortzi Murua
FINALA maiatzaren 29an jokatuko dute, larunbatez, Baionako Kalostrapen, arratsaldeko 17:30etan.
Ondoren hasiko dira Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako txapelketak.
Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketako finala, berriz, Agurainen jokatuko da, ekainaren 19an. Harresi aretoan izango da saioa. Haurrak goizetik ariko dira, 11etan hasita. Gazteek, berriz, eguerdiko 15:30etan ekingo diote lanari.