Maitzarean 15ean eta 31ean 2008-05-10

Orniturrinkus Bilbon eta Usurbilen maiatzean

Bilbon maiatzaren 15ean da, Arenaleko karpan, 20:00etan. Usurbilen, maiatzaren 31ean, dema plazan 22:30etan

Ornitorrinkus neguko isileko lanetik irten eta udaberriarekin, berriz jendaurreko emanaldiei ekitera doa.
Bertsogintzak (bertsoak eta hitzak) eta musika esperimentalak (saxoak eta elektronikak) bat hartuta abiaturiko hotsen eta ahotsen emanaldia esperimentala da Ornitorrinkus.
2007an jendaurrera irten ezkeroztik, espazio eta testuinguru berezietarako emanaldiak egiten saiatu da, lekuan lekurako prestaturiko emanaldi bakan eta bereziak, espazioaren izaera hitz eta hotsetan integratzen dutenak: Eibarko San Andres oparrokiaren klaustroan (argazkian), edo Hernaniko Leoka labaderoan esaterako.

Datozen bi emanaldiak
- Maiatzaren 15ean Bilboko Arenaleko karpan, 20:00etan.
- Maiatzaren 31-n Usurbilko dema-plazan 22:30etan.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu