Langilearen eguneko bertsoak ere izango dira entzungai 2010-04-30

Leioa, Azpeitia, Zumaia, Mallabia, Zegama eta Zizurkilgo bertsoak emango ditu Hitza Jolasek

Bederatzikoan, larunbatean Jon Iturriotzek erantzungo dio puntuari. Igandean Igor Egurenen txanda izango da. Euskadi Irratiak emango du programa, larunbatean eta igandean eguerdiko 14etan.
 Aste honetan ere Hitza Jolas programa izango da entzungai Euskadi Irratian, larunbatean eta igandean, eguerdiko 14etan.

 Larunbatean Leioa eta Azpeitiako saioak izango dira programaren ardatz. Langilearen eguneko bertsoak ere eskainiko ditu Xabier Sukiak aurkezten duen programak. Bederatzikoan, berriz, Jon Iturriotzek erantzungo dio puntuari,

 Igandean Zumaia, Mallabia eta Zegamako bat-bateko saioak izango dira entzungai. Horrez gain, Zizurkilen Anjel Mari Peñagarikanok eta Xabier Amurizak kantatutako bertsoak ere eskeiniko dituzte. Pedro Mari Otañoren bertso aukeratuak kantatu zituzten bertan. Bederatzikoa Igor Egurenek osatuko du.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu