Igantzi, Barakaldo eta Goizuetan 2010-04-30

Hiru bertso-afari egingo dira gaur

Jon Maia eta Julio Soto; Arkaitz Estiballes, Aingeru Basterretxea eta Etxahun Lekue eta Beñat eta Unai Gaztelumendi ariko dira kantari.
 Hiru bertso-afari egingo dira gaur.

 Igantzin Biltoko Elkartean izango da saioa. Jon Maia eta Julio Soto ariko dira bertan kantuan.

 Barakaldon, Hasi Bertso-Eskolak eta Bagatzako Kulturguneak antolatuta, Ibarra-Kaldu dantza taldearen lokalean egingo da afaria. Arkaitz Estiballes, Aingeru Basterretxea eta Etxahun Lekuek kantatuko dute.

 Azkenik, Goizuetan, Txinoko jaiak ospatzeko, bertso afaria egingo dute. Iluntzeko 20etan hasiko da saioa, Zubi Ondo tabernan. Beñat eta Unai Gaztelumendik kantatuko dute.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu