Deban hasi eta finala Mutrikun 2010-05-07
Ia hamarkada bateko ibilbidean, herri desberdinetako gaztetxeek parte hartu dute, finala urtero Mutrikuko gaztetxean jokatuz. Finalaren aurretik hiru kanporaketa jokatu izan dira beti. Inguruko gaztetxeen prestutasun eta nahi ikusita, azken urteetan zirkuitua zabaltzeko aukera aztertu da eta, aurten, lau izan dira antolakuntzan parte hartu duten gaztetxeak; Deba, Soraluze, Mendaro eta Elgoibarkoa.
Kanporaketak ostiral gauez izango dira, 22.30tan hasita. Aurrez, ohitura den moduan, afaria egingo da saioa jokatuko den gaztetxean. Afariak lagunduta edo, giro paregabea sortzen da saioa hasterako; bai bertsotan egiteko, baita entzuteko ere.
Kanporaketa bakoitza sei bertsolariz osatua egongo da. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta puntuazio onena duten biek osatuko dute ekainaren 5ean Mutrikuko gaztetxean jokatuko den finaleko seikotea.
Izenetik harago, txapelketa antolatu eta aurrera ateratzeko ahalegin horretan, epaile lanak ere gaztetxeetako kideek egingo dituzte, ikastaro saio batzuk jaso ostean. Saio bakoitzeko gaiak eta oroigarriak prestatzea ere, besteak beste, gaztetxe bakoitzaren lana izaten da. Argi dago, guztien laguntzarik gabe ezinezkoa litzatekeela txapelketa aurrera ateratzea.
Lehendabiziko kanporaketa Debako gaztetxean jokatuko da datorren ostiralean, 22.30tan. Hau da bertsotan aritu den seikotea:
-HODEI IRURETAGOIENA
-ANDER SOLOZABAL
-ASIER ASPIROZ
-IRATI ERKIZIA
-MADDI GALLASTEGI
-BEÑAT IGUARAN
Debako kanporaketan, bertsolari eta epaimahaiko kideentzat baino ez da egongo afaria.
Hurrengo kanporaketak Soraluze, Mendaro eta Elgoibarko gaztetxeetan, maiatzaren 14, 21 eta 28an, hurrenez hurren. Afaria 20.30tan izango eta saioa 22.30tan.
Finala Mutrikun jokatuko da Ekainaren 5ean, Larunbatez. Ordutegia kanporaketetako berdina izango da.
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-14
Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-11-07
Datorren astelehenean hasiko da Bilbon 2024-10-31
Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25
‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24