Plazatik Gaztetxera 2008-05-12

Jokin Labaien irabazle Elgoibarren, Plazatik Gaztetxerako kanporaketan

Hodei Iruretagoiena gelditu zen bigarren eta Egoitz Alkorta hirugarren
Plazatik Gaztetxera, lehen kanporaketaren sailkapena
Jokin Labayen   196 (Finalera zuzenean sailkatua)
Hodei Iruretagoiena  192,5
Egoitz Alkorta (Beano)  190
Xabat Galletebeitia  182,5
Maialen Velarde   175,5
Maddi Gallastegi   166,5

Saioaren kronika
Pasa den ostiralean jokatu zen Plazatik Gaztetxera txapelketako lehen kanporaketa Elgoibarko Gaztetxean. 
Saioa, gaueko 22:30tarako aurreikusita bazegoen ere atzerapen apur batekin hasi zen Jon Katalo gai jartzailearen gidaritzapean. Ederki bete zuen bere lana Jon-ek, gaiak ondo azalduz eta saioa naturaltasunez gidatuz.
Afaltzen elkartu ziren eta saioa entzutera hurbildu ziren bertsozaleei esker giro polita zegoen Elgoibarko Gaztetxean, bertsotarako leku aproposa ezpairik gabe.
Bertsolariei dagokienez, txispa haundirik gabe aritu zirela esan behar, tarteka ideia dizdiratsu edo erantzun dotoreak izan baziren ere. Ofiziokako lanetan aritu ziren egokien bertsolariak eta bertan Jokin Labayen Arrasatearra eta Xabat Galletebeitia Lekeitiarra nabarmendu ziren, lehenengoa erantzuten erakutsi zuen erregulartasunagatik eta bigarrena bere idea originalak bertsotara modu dotorean eramateagatik.  Nabarmentzekoa Hodei Iruretagoiena Zarauztarrak eta Xabat-ek koplatan eginiko saioa, erantzuna arrazoiari lotuz eta umore puntua gehituz saio borobila egin bait zuten, saioko gogoangarriena. Xabat bakarkakoan ezinean aritu zen ordea eta behera egin zuen. Aipagarria Egoitz Alkorta Mutrikuarrak erakutsi zuen erregulartasuna, bertsoak goitik behera ederki osatu zituen, baina ideia fresko falta nabaritu zitzaion. Bestetik, Maialen Velarde eta Maddi Gallastegi Zumaiarrak euren onenean aritu ez arren, entzulea harrrapatzeko gaitasuna erakutsi zuten.
Aurtengo Plazatik Gaztetxerako berritasuna, saioko irabazlea aukeratzeko orduan etorri zen. Epaileek emaniko epaiaz gain, entzuleak bertsolari gogokoena aukeratuz norbere bozka eman behar izan zuen. Entzuleek aukeratutakoa (Hodei) eta epaileen epaiak zioena (Jokin) bat ez zetorrenez, buruz-burukoa jokatu zuten elkarren aurka hamarreko txikian ofizioka. Azken saio honetan Jokin gailendu zen eta bide batez Mutrikuko gaztetxean jokatuko den finalerako txartela lortu zuen.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu