Gaur aurkeztu dute Bilbon 2010-05-03

72 bertsolari Bizkaiko Eskualdeetako txapelketan eta igandean hasiko dira finalak

72 bertsolari Bizkaiko Eskualdeetako txapelketan eta igandean hasiko dira finalak
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gaur aurkeztu du Bizkaiko Eskualdetako txapelketa, Bilbon. Aurtengo edizioak 72 bertsolari izango ditu, aurrekoak baino 12 gehiago. Zortzi eskualde dira eta finalak datorren igandean hasiko dira. Txapeldunak Bizkaiko txapelketarako sailkauko dira.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak gaur aurkeztu du Bizkaiko Eskualdetako txapelketa, Bilbon. Aurtengo edizioak 72 bertsolari izango ditu, aurrekoak baino 12 gehiago eta zortzi eskualdetan banatuko da: Uribe-Kosta, Uribe-Butroe, Bilboaldea, Arratia, Lea-Artibai, Enkarterriak, Durangaldea eta Busturialdea,  Zortzi eskualde dira eta finalak datorren igandean hasiko dira. EskualdetakoTxapelketa Bizkaiko txapelketarako sailkapenerako baliagarria dira: eskualdeetako txapeldunak Bizkaiko txapelketarako sailkauko dira zuzenean, aurreko txapelketan BEC-en kantatu zuten finalistekin batean. Beste 14, 30-eko taldea osatu arte, puntuazioaren arabera sailkatuko dira.
Partaidetzari dagokionez, nabarmentzekoak da aurten Enkarterrietatik 12 bertsolarik hartu dutela parte txapelketan. Bestalde, duela bi urte zazpi eskualde izan ziren eta aurten zortzi, Uribe-Kosta eta Txorierri lehen elkarrekin izaten zirenak orain eskualde banatan atera baitira, kopuru handia medio, Uribe-kosta batetik eta Uribe-Butroe bestetik

Txapelketako aurkezpena gaur egin bada ere zenbait eskualdeetan ari dira kanporaketak jokatzen. Lehenengo finala, Arratiakoa, igandean izango da Zeanurin eta beste zazpiak ondorengo asteburuetan etorriko dira, ekainak 13an azkenekoa dela.

Bizkaiko Elkarteak www.bizkaikotxapelketa.biz webgunea jarri du martxan txapelketaren jarraipena egiteko.

Finaletako egutegia:
- Maiatzak 9: ARRATIAKO FINALA Zeanuriko Kultur Etxean.eko kultur etxean.
- Maiatzak 16: LEA ARTIBAIKO FINALA Berritxuko Saizarren pabelloian.
- Maiatzak 22: URIBE BUTROE FINALA Derioko Gurea aretoan.etoan.
- Maiatzak 23: BILBOALDEKO FINALA Arrigorriagako Lonbo Aretoan.
- Maiatzak 29: DURANGALDEKO FINALA Berrizko Frontoian. n pabelloian.
- Ekainak 5: ENKARTERRIETAKO FINALA, Zierbenako frontoian.
- Ekainak 12: URIBE KOSTAKO FINALA, Algortako Villamonteko kultur etxean.
- Ekainak 13: BUSTURIALDEAKO FINALA Bermeoko Antzokian.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa