Plazatik Gaztetxera txapelketa 2008-05-18

Gorka Azkarate irabazle bigarren kanporaketan

Ostiralean jokatu zen Debako gaztetxean Plazatik Gaztetxera txapelketako bigarren kanporaketa.

Nahikoa saio gorabeheratsua izan zen Debakoa, ateraldi politak eta bertso pattalak tartekatuz. Bizi kantatu zuten bertsolariek, erritmorik galdu gabe, eta  izan zen saio politik ere. Ofiziokako lanetan, Manu Goiogana eta Iñaki Petxarromanek saio umoretsu eta bizia osatu zuten zortziko txikian, ateraldi xelebreak kateatuz. Eneko Abasolo “Abarkas”-en lana ere aipagarria da, bere-berea duen freskotasunarekin, azkar eta ondokoari erantzunaz aritu zen Iurretarra. Izar Mendiguren-ek berriz ikusleak bereganatu zituen bere jarkerarekin, nahiz eta tarteka akatsen bat edo beste ere egin. Miel Mari Aierzak bakarkakoan burutu zuen bere lanik onena, bi bertso ederrekin itxi zuen saioa zestoarrak. Nahiko makal hasi zuen saioa Gorka Azkaratek, hutsegiteren bat edo eginez, baina saioa aurrera joan ahala konfiantza hartu eta gora egin zuen. Bera izan zen publikoaren bozka gehien jaso zituena, eta epaileen puntuek berriz Eneko Abasolo “Abarkas” nabarmendu zuten. Bien arteko buruz-burukoan erabaki zen Debako txapelduna, eta hamarreko txikiko saioan Gorka Azkarate gailendu zen azkenean.

Azken sailkapena:
Gorka Azkarate  Finalerako zuzenean sailkatua
Eneko Abasolo “Abarkas” 201
Miel Mari Aiertza  194
Iñaki Petxarroman  187,5
Manu Goiogana  187,5
Izar Mendiguren  177

Hirugarren eta azken kanporaketa maiatzak 23an jokatuko da Soraluzeko gaztetxean. Ohi bezela, afaria 21:00etan hasiko da eta saioa berriz 22:30etan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»