Erregea eta Bufoia 2010-06-04

Ondarroan saioa izango da gaur

Unai Iturriaga eta Ander Lipus ariko dira bertan, Unai Elizasuren esanetara. Kafe Antzokian egingo dute emanaldia, gaueko 22:30etan.
 "Erregea eta Bufoia" emanaldiak herriz herri jarraitzen du. Bertsoa eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna da. Bertsolaria beti sentitu izan omen da oholtzan seguru, "errege". Emanaldi honetan "bufoi" bat jarri diote, bere tronoa zalantzan jartzeko.

 Gaur Ondarroan izango da emanaldia, Kafe Antzokian, gaueko 22:30etatik aurrera. Unai Iturriaga bertsotan ariko da eta Ander Lipus aktore lanetan. Ofizio bakoitzerako pertsonaia ezberdin bat aukeratzen du Ander Lipusek, eta mozorrotuta ateratzen da. Bertsolariarekin batera osatzen du ofizioa, bertsolariak kantuz eta berak hitzez. Unai Elizasuk gidatuko du saioa.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu