Bederatzikoa Endika Igartzabalek osatuko du 2010-06-05

Lasarte eta Donostiako saioak eskainiko ditu Hitza Jolasek

Alegiako bertso-eskolak kaleratutako "Hustukoixkiu" diskoaz ariko dira eta Lazkao Txikik eta Mitxelenak osatutako saio bat ere emango dute.
 Asteburu honetan ere Hitza Jolas programa emango du Euskadi Irratiak. Larunbat eta igande eguerdian egongo da entzungai, eguerdiko 14etatik 15etara bitartean.

 Aste honetan bi saio botako ditu programak. Alde batetik, Lasarten orain dela aste batzuk egindako jaialdi bereziko bertsoaldi onenak eskainiko dituzte. Bertsoa eta dantza uztartu zituten bertan. Bertsotan honako hauek jardun ziren:

 Xabi Paia
 Andoni Egaña
 Unai Muñoa
 Ane Labaka

 Bestalde, Donostiako Kafe Antzokian joan zen astean egindako saio batetik bertsoaldiren bat aterako dute. Bertso-saio musikatua izan zen, Iker Iriartek aurkeztuta. Bertsotan, berriz, honako hauek aritu ziren:

 Jokin Labayen
 Beñat Gaztelumendi
 Iñaki Gurrutxaga
 Aitzol Barandiaran

 Beste atal batzuk ere izango ditu programak. Hala, aste honetako bederatzikoa Endika Igartzabalek kantatuko du. Alegiako "Zazpi Astoren Gainean" elkarteak disko bat atera berri du: Hustukoixkiu. Horri buruz ere ariko dira aste honetan. Azkenik, Lazkao Txikik eta Mitxelenak egindako saio bat ere aterako dute.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu