Bizkaiko txapelketa 2008-05-19

Arrate Illaro Ipar Uribeko txapeldun eta Eñaut Intxaurraga Arratiakoa

Ipar Uriben Jone Uria gelditu zen bigarren eta Arratian Iñaki Iturrioz. Bertsoa.com-ek zuzenean eman zituen bi finalak.
Arrate Illarok jantzi du Ipar Uribeko txapela, atzo Getxon jokatutako finalean. Jone Uria eta biak aritu ziren finalaurrekoan eta Illarok hartu zion aurre, 4,5 puntuko aldearekin. Arrate Illaro eskauldeko lehen txapela du eta honekin Bizkaiko txapelketako azken fasean kantatzeko txartela irabazi du.

Ipar Uribeko Sailkapena
Arrate Illaro 355 puntu eta zuzenean sailkatua
Jone Uria   350,5 (218,5 buruz burukorik gabe, hau da sailkatzeko balio duen puntuazioa)
Miren Ibarluzea 214
Olatz Ibarluzea 208
Itxaso Paia 205
Peru Vidal 200

Bestalde, Eñaut Intxaurraga nagusitu zen Arratian, Igorren jokatutako finalean. Eñaut hasieratik aritu zen sendo eta 20 puntuko aldea atera zion Iñaki Iturrioz bigarrenari. Intxaurragak hirugarren txapela du eta Kepa Intxausti eskualdeko lehen txapeldunaren eskutik jantzi zuen txapela.

Arratiako sailkapena
Eñatu Intxaurraga 390 putntu eta zuzenean sailkatua
Iñaki Iturrioz 369,5 (236,5 buruz burukorik gabe, hau da sailkatzeko balio duen puntuazioa)
Jabier Olibares 223
Manex Sagarna 205,5
Illart Gumizio 193,5

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»