Hango glosadoreekin batera ariko dira 2010-10-21

Jone Uria, Julio Soto eta Miren Amuriza Menorcan izango dira asteburuan

Bi emanaldi egingo dituzte, ostiralean eta larunbatean. Zazpigarren aldiz ospatuko dituzte "Glosa i Vers improvisat" jardunaldiak, "Soca de Mots" taldeak antolatuta. Mallorca eta Menorcako inprobisatzaileekin batera ariko dira eta bi emanaldi egiteaz gain mahainguru bat ere izango da bertan.
 Menorcan urtero antolatzen dute "Glosa i Vers improvisat" jardunaldia, "Soca de Mots" elkartearen eskutik. Aurtengoan Mallorca, Menorca eta Euskal Herriko ordezkariak izango dira bertan. Euskal Herritik Jone Uria, Julio Soto eta Miren Amuriza joango dira. Mallorcatik, berriz, Mateu Matas "Xurí", Macià Ferrer eta Antònia Nicolu "Pipiu" joango dira. Azkenik, Menorcako inprobisatzaileak ere jardungo dira: Pere Pons, Joan Moll, Bep Moll, Paco Rotger, Bep Guàrdia eta Fonso de la Llana.

 Hiru saio egingo dituzte guztira. Ostiralean, Es Mercadal sala multifuntzionalean egingo dute lehenengo emanaldia, iluntzeko 21etan. Larunbatean bi hitzordu izango dituzte. Arratsaldeko 19etan mahaingurua egingo dute David Sintes-ek godatuta. Ondoren, iluntzeko 21etan, Consell-aren Pleno Aretoan egingo dute bigarren saioa.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu