Hitzaldia eman zuen asteazkenean Elgoibarren 2010-10-25

Egaña: "Bertsolariok nahi duguna esatea oso zaila da"

Uxue Alberdiren galderei erantzunez aritu zen zarauztarra bere bertso-ibilbidearen errepasoa eginez. Bertsolaritza "bizitzeko modu bat" dela uste du Andonik. Sustatuk informazio zabala dakar hitzaldiaz.
 Joan zen asteazkenean hitzaldia eman zuen Andoni Egañak Elgoibarren, "euskara ala ezkara" hitzaldi-zikloaren barruan. Uxue Alberdiren galderei erantzunez bere bertso-ibilbidearen errepasoa egin zuen zarauztarrak. Hasi zenetik hona asko aldatu omen da bere bertsokera, publikoa ere nabarmen aldatu baita. Bertsolaritza "bizitzeko modu bat" delakoan dago. Orain arte "elitean" iraun izana txapelketei lotua dagoela uste du. Osasuntsu ikusten du bertsolaritza egun, eta orain zabaltzeko baino sakontzeko unea dela irizten dio.

 Bertsolaritzari egin dion ekarpen nagusia, berriz, honako hau izan omen da: "Duela 19 urte erabaki nuen bertsotara bakarrik dedikatzea. Funtzionarioa nintzen, eta hura dena laga eta bertsotara bakarrik dedikatu nahi nuela erabakitzea gogorra izan zen. Erabaki potoloa izan zen, nire amarentzat, batez ere. Harrez gero, beste bertsolari batzuk ere hartu dute bide hori, eta, beharbada, hori izan da nik bertsolaritzari egin diodan ekarpenik garrantzitsuena".

 Hitzaldiaren inguruko informazio zabala dakar Sustatuk.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»