Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsulari Xapelketa 2010-11-05

Gaur aurkeztuko dute finala

Odei Barroso, Joanes Etxebarria, Miren Artetxe, Xumai Murua, Ekhi Erremundegi, Eneritz Zabaleta, Amets Arzallus eta Sustrai Colina sailkatu dira. Goizeko 11:30etan izango da aurkezpena.
  Azaroaren 13an jokatuko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsulari Xapelketako finala. Dena den, motorrak berotzen joateko, finalaren aurkezpena egingo dute gaur Donibane Lohizunen, goizeko 11:30etan. Han izango dira Peyuko Duhart (Donibaneko auzapeza), Joana Itzaina (Bertsularien Lagunak elkarteko lehendakaria) eta zortzi finalistak:

 Amets Arzallus
 Eneritz Zabaleta
 Sustrai Colina
 Odei Barroso
 Miren Artetxe
 Ekhi Erremundegi
 Joanes Etxebarria
 Xumai Murua

 Finala datorren astean izango bada ere, sarrerak internetez eskuratu daitezke jada.

 Ia bi hilabete igaro dira jada txapelketa hasi zenetik.Muskildin, Aiherran eta Saran jokatu ziren lehenengo faseko kanporaketak, 18 bertsolarirekin. Honela gelditu zen lehenengo faseko sailkapena:

 1.- Odei Barroso              215 puntu
 2.- Eneritz Zabaleta          214 puntu
 3.- Mixel Aire "Xalbador II"  204 puntu
 4.- Patxi Iriart              199 puntu
 5.- Xumai Murua               197 puntu
 6.- Miren Artetxe             196,5 puntu
 7.- Ximun Cazaubon            194 puntu
 8.- Gillen Hiribarren         189 puntu
 9.- Joanes Etxebarria         187 puntu
 10.- Ekhi Erremundegi         186 puntu
 11.- Maindi Murua             178 puntu
 12.- Mattin Luku              175,5 puntu
 13.- Ramuntxo Christy         175 puntu
 14.- Txomin Elosegi           175 puntu
 15.- Xan Alkhat               172 puntu
 16.- Bixente Luku             172 puntu
 17.- Bixente Hirigarai        169,5 puntu

 Finalaurrekoetara sailkatu ziren lehenengo hamarrak, eta Sustrai Colina eta Amets Arzallus ere fase horretan hasi ziren kantuan. Luhuson eta Gabadin jokatu ziren bi finalaurrekoak, eta honela gelditu zen fase honetako sailkapena:

 1.- Amets Arzallus              377 puntu
 2.- Eneritz Zabaleta            345,5 puntu
 3.- Sustrai Colina              340,5 puntu
 4.- Odei Barroso                337 puntu
 5.- Miren Artetxe               319,5 puntu
 6.- Ekhi Erremundegi            316,5 puntu
 7.- Joanes Etxeberria           312,5 puntu
 8.- Xumai Murua                 305,5 puntu
 9.- Mixel Aire "Xalbador II"    297 puntu
 10.- Gillen Hiribarren          296 puntu
 11.- Patxi Iriart               295,5 puntu
 12.- Ximun Cazaubon             288 puntu

 Lehenengo zortzirak sailkatu dira, beraz, finalera. Amets Arzallus izan zen txapeldun 2008an eta Sustrai Colina bigarren gelditu zen. Eneritz Zabaleta eta Joanes Etxebarria izango dira aurtengo aurpegi berriak.

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri