Larunbeko finaleko zurrunbilotik erabat atera gabe, baina hankak lurrean dituela hitz egin digu Amets Arzallus Bertsoa.com. “Igandean bertan bertso bazkaria neukan, eta goizean jaikitzen lanak izan arren, estimatu egin nuen lainotik jaisteko, gure benetako ibilian kokatzeko”.Bertsolaritzan erabat zentratuta dabil, gogoz eta grinatsu, eta hiru urtean Iparraldeko bi txapel eta Euskal Herriko txapeldunordetza lortuta, bi urteko atsedena emango dio lehia horrek. Txapelketak txapelketa, ordea, Arzallusen ustez “Plazako ibilia da norberak gehien mimatu eta ahalegin gehien eskatzen duena”.

Guk zure bertsoak entzun genituen, nola joan zen txapelketa Arzallusek barrutik? Uste dut bi zati izan zituela nire barruan. Kartzela artekoa eta ondorengoa. Ofiziotan eroso eta gustura sentitu nintzen. Kartzela eta gero, ordubete egonda-edo, iruditzen zitzaidan ez nintzela bertsoak behar bezala mimatzen ari. Ez nago disgustura egindako lanarekin, baina, sentsazio horrekin gelditu nintzen.
Zer da bigarren txapel hau Arzallusentzat, orain arteko bidearen konformazioa?
Konfirmaziotxo bat ere bada bai. Txapelketak beti ardura baten aurrean jartzen du bertsolaria eta egia esan, nik ere sentitzen nuen dexenteko ardura Euskal Herriko finala oso hurbil zegoelako oraindik. Eta horrekin betean ardura kolektiboa ere bagenuen, Xapelketa ona egiteko ardura. Nere kasuan, funtzio kolektibo horrek asko lagundu dit bide pertsonalean ere txapelketarako indarra ateratzen.
Zer eman dio (edo emango dio) zure ustez Xapelketa honek Lapurdi, Baxenabarre eta Xiberoako bertsolaritzari
Bertsolari taldea arnasberritu egin du. Odei buruz burukoan sartu eta belaunaldi horrek leiho handi bat zabaldu du. Joanes-ena ere aipatzekoa izan da. Behar bada garrantzitsuena izan da talde eta belaunaldi berri bat gorpuztu dela, (Eneritz, Xumai, Odei, Joanes… Aimar bera –atera ez bada ere) bertsolaritzarekin konprometitua eta kezka hori barruan duena. Eta nik uste dut aurtengo Xapelketa, bere osotasunean ona joan bada horrexegatik izan dela, talde batek bere egin duelako.
Eta horretaz gain, Bertsolarien Lagunak elkarteak ere behar zuen horrelako indar erakustaldi bat, egiturak indartu, jendearen babes zabala sentitu eta uste dut indarra emango diola lanean jarraitzeko.
Eta plazan, nola dabil Arzallus?
Egia esan plazan gustura nabil. Plazako ibilia da norberak gehien mimatu beharrekoa eta ahalegin gehien eskatzen duela eta neke boladak ere izaten badira ere, udazkenean fresko sentitu naiz. Finalaren biharamunean, hain zuzen, bertso bazkaria neukan, eta goizean pixka bat kosta arren, estimatu egin nuen lainotik jaisteko eta gure benetako ibilian kokatzeko.
Orain bi urteko atsedena txapelketatik
Txapelketan ere ahalegin sakonak egitekotan denbora tarte bat behar da gauzak pentsatu eta egiteko. Uste du ondo etorriko zaidala atseden hori.