Lander Garro izango da aste honetako gonbidatua 2010-11-26

Urretxu eta Durangoko saioak emango ditu Hitzetik Hortzerak

Jasotakoen atalean Zamudioko saio ba emango dute. Zappingean Jexux Mari Irazu, Amets Arzallus, Jon Maia eta Anjel Mari Peñagarikano agertuko dira.
 Aste honetan ere Hitzetik Hortzera programa eskainiko du ETB1ek. Igandean izango da programa, iluntzeko 21etatik aurrera.

 Aste honetan bi saio emango dituzte. Alde batetik, joan zen ostegunean Maialen Lujanbiok eta Andoni Egañak Urretxun egindako saioa izango da ikusgai. Motz tabernan egin zuten saioa eta ia bi orduz aritu ziren kantuan.

 Durangon, berriz, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalerdia jokatu zen igandean, Landako Gunean eta 800 lagunen aurrean. Honako bertsolari hauek kantatu zuten:

 Xabat Galletebeitia
 Etxahun Lekue
 Jone Uria
 Ibon Ajuria
 Gorka Lazkano
 Onintza Enbeita

 Saioko bertsoaldi onenak eskaintzeaz gain, Goizalde Landabaso kazetariak propio egindako kronika ere izango da ikusgai.

 "Jasotakoak" atalean Zamudioko saio bat emango dute. Susterrak tabernakoek antolatuta, zaldi eta asto gaineko bertso poteoa egin zuten Aitor Zubieta "Toko"k, Fredi Paiak eta Etxahun Lekuek.

 Astero bezala, igande honetan ere gonbidatu bat izango dute programan: Lander Garro idazlea eta kazetaria. Sautrela programako gidoilaria da, eta aurten kaleratu du lehenengo nobela: "Kontrarioa". Gainera, hainbat komunikabidetan aritzen da iritzi emaile lanetan.

 Zappingean, berriz, "Kate-motzean" ataleko irudiak ekarriko dituzte berriz. Amaia Agirrek egindako galderei erantzuten ariko dira Jexux Mari Irazu, Amets Arzallus, Jon Maia eta Anjel Mari Peñagarikano.

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena