Bi hauez gain Oihana Iguaran, Ane Labaka, Beñat Iguaran eta Peio Ormazabal ere zuzenean sailkatuta zeuden finalerako. Puntuazioz Asier Azpiroz eta Hodei Iruretagoiena sartu dira. Finala ostiral honetan izango da, gaueko 22:30etan, Mutrikuko Gaztetxean.
Joan zen asteburuan jokatu ziren Plazatik Gaztetxera sariketako azkeneko bi kanporaketak.
Ostiralean Zumaian izan zen hitzordua. Honela gelditu zen sailkapena bertan:
1.- Aitor Salegik 184 puntu
2.- Nekane Zinkunegik 180,5 puntu
3.- Txaber Ormazabalek 180 puntu
4.- Maialen Velardek 178,5 puntu
5.- Iñigo Gorostarzuk 174,5 puntu
6.- Eneritz Arzallusek 173,5 puntu
Larunbatean, berriz, Mendaron egin zuten saioa, arratsaldez. Honela gelditu zen sailkapena:
1.- Hodei Iruretagoienak 192,5 puntu
2.- Mikel Artolak 186 puntu
3.- Ander Zulaikak 179 puntu
4.- Aitzol Urainek 176 puntu
5.- Maddi Gallastegik 175 puntu
6.- Ander Lizarralde "Pertzi"-k 160,5 puntu
Dena den, epaileak eta publikoa ez ziren ados jarri, publikoaren bertsolari gustukoena Ander Zulaika izan baitzen. Beraz, Hodei Iruretagoienak eta berak jokatu zuten buruz burukoa eta Ander Zulaika nagusitu zen bertan, finalerako zuzeneko txartela ziurtatuz.
Azkenean, honela gelditu da sailkapen orokorra:
1.- Oihana Iguaranek 206 puntu (zuzenean sailkatua)
2.- Ane Labakak 203 puntu (zuzenean sailkatua)
3.- Beñat Iguaranek 199 puntu (zuzenean sailkatua)
4.- Asier Azpirozek 194 puntu
5.- Hodei Iruretagoienak 192,5 puntu
6.- Mikel Olaizolak 191 puntu
7.- Mikel Artolak 186 puntu
8.- Aitor Urbietak 185 puntu
9.- Ander Elortegik 184,5 puntu
10.- Ander Solozabalek 184,5 puntu
11.- Aitor Salegik 184 puntu (zuzenean sailkatua)
12.- Eneritz Artetxek 184 puntu
13.- Eneko Beretxinagak 183,5 puntu
14.- Adur Gorostidik 183,5 puntu
15.- Xabat Galletebeitiak 181,5 puntu
16.- Nekane Zinkunegik 180,5 puntu
17.- Txaber Ormazabalek 180 puntu
18.- Peio Ormazabalek 179,5 puntu (zuzenean sailkatua)
19.- Ander Zulaikak 179 puntu (zuzenean sailkatua)
20.- Maialen Velardek 178,5 puntu
21.- Aitzol Urainek 176 puntu
22.- Nerea Ibarzabalek 175,5 puntu
23.- Maddi Gallastegik 175 puntu
24.- Eñaut Uruburuk 175 puntu
25.- Eneritz Arzallusek 174,5 puntu
26.- Iñigo Gorostarzuk 173,5 puntu
27.- Peru Vidalek 171 puntu
28.- Saioa Alkaizak 170 puntu
29.- Jon Aranok 168 puntu
30.- Eneko Arratek 164 puntu
31.- Ander Lizarraldek 160,5 puntu
32.- Julen Sololuzek 160,5 puntu
33.- Aitor Arrizubietak 156 puntu
34.- Ion Mikel Mujikak ---
35.- Enaitz Alustizak ---
36.- Josu Urainek ---
Gauzak honela, honako zortzikote hau sailkatu da hilaren 1ean Mutrikun egingo den finalerako. Gaueko 22:30etan hasiko da saioa:
Oihana Iguaran
Ane Labaka
Beñat Iguaran
Aitor Salegi
Peio Ormazabal
Ander Zulaika
Asier Azpiroz
Hodei Iruretagoiena