Bilbon, Narbarten eta Zumaian 2011-08-23

Saio bat baino gehiago izango da gaur

Bilbon lau saio egingo dira gaur; Narbarten Zikiro janean bertsolariek kantatuko dute eta Zumaian ere bertso-afaria izango da San Bartolomeen barruan.
 Abuztua izaki bertso-saio bat baino gehiago izango da gaur Euskal Herrian. Bilbon, Aste Nagusian murgilduta dabiltzan honetan, lau saio behintzat badira egitekoak. Gazte Egunaren barruan, esaterako, Bertso-Reggae-Rap emanaldia egingo dute.

 Eguerdian bi saio izango dira Bizkaiko hiriburuan. Kafe Antzokian Jon Maia eta Unai Iturriagak kantatuko dute 13etan. Ordu berean izango da Santutxuko Bertso-Eskolak egunero Santiago plazan antolatzen duen saioa. Gaur Beñat Ugartetxea, Odei Barroso, Pello Ormazabal eta Eneko Abasolo "Abarkas" dira kantatzekoak.

 Arratsaldean, berriz, Mamiki konpartsaren txosnan izango da saioa 18:30etan. Izar Mendiguren, Iratxe Ibarra eta Onintza Enbeita ariko dira bertsotan.

 Dena den, Bilbotik kanpo ere saioak izango dira gaur. Hala, Narbarten, herriko jaietako Zikiro janaren ondoren bertsolariek kantatuko dute. Julen Zelaieta, Manolo Arozena eta Bittor Elizagoien jardungo dira. Bazkaria eguerdiko 14etan da hastekoa.

 Azkenik, Zumaian, San Bartolomeen barruan, bertso-afaria egingo da Muniosoron iluntzeko 21etatik aurrera. Jon Maia eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»