Bilbon, Gorritin, Lekarozen, Ibarran eta Amezketan 2011-08-24

Gaur ere saio ugari izango dira

Bilbon bazkaria izango da Unai Iturriaga eta Anjel Mari Peñagarikanorekin; Gorritin Julio Soto eta Julen Zelaieta ariko dira; Lekarozen, Ibarran eta Amezketan, berriz, jaialdiak egingo dituzte.
 Bertso-agenda bete-betea dabil egunotan, eta gaur ere saio bat baino gehiago izango da bazterretan. Bilbon bertso-bazkaria izango da Santiago plazan, eguerdiko 13etan hasita. Unai Iturriaga eta Anjel Mari Peñagarikanok kantatuko dute.

 Gorritin ere bertso-bazkaria egingo dute eguerdiko 14:30etan hasita, plazan. Julio Soto eta Julen Zelaieta ariko dira bertsotan.

 Lekarozen, berriz, bertso-saioa arratsaldeko 18etan egingo da, plazan. Honako bertsolari hauek ariko dira bertan, Fernando Anbustegi gai-jartzaile dutela:

 Xabier Silveira
 Jon Maia
 Jon Barberena
 Andoni Egaña

 Ibarran urteroko jaialdia egingo dute Emeterio Arrese plazan, jaietako egitarauaren barruan, iluntzeko 19:30etan. Honako bertsolari hauek kantatuko dute bertan:

 Sebastian Lizaso
 Igor Elortza
 Mikel Artola
 Alaia Martin

 Handik ez oso urrun, Amezketan ere festetako saioa egingo dute gaueko 22:30etan bertsolari hauekin:

 Sebastian Lizaso
 Arkaitz Estiballes
 Jon Maia
 Anjel Mari Peñagarikano

 Gaiak jartzen, berriz, beste bertsolari bat ariko da: Bixente Gorostidi.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»