Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketak 2012-05-07

Aitor Arrutia eta Oihana Bartra nagusi lehenengo asteburuan

Biak zuzenean sailkatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara, eta gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute. Buruz burukora Ion Barrocal heldu zen Enkarterrietan eta Txaber Ormazabal Hego Uriben. Asteburu honetan Durangaldean eta Arratian jokatuko dituzte finalak.
 Joan zen asteburuan hasi ziren Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketak. Denera zortzi eskualdetan ariko dira lehian, eta bertatik aterako dira udazkenean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartuko duten bertsolarien izenak. Joan zen asteburuan bi final jokatu ziren. Larunbatean 80 lagunetik gora elkartu ziren Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean Enkarterrietako finala jarraitzeko. Azkenean honela gelditu zen sailkapena:
 
 1.- Aitor Arrutiak           326 puntu (buruz burukoa kontuan hartuta)
 2.- Ion Barrocalek           208 puntu (buruz burukoa jokatu ondoren 319,5)
 3.- Idoia Anzorandiak        194 puntu
 4.- Aitziber Bengoetxeak     164,5 puntu
 5.- Nuria Cortadak           164,5 puntu
 6.- Jon Martinezek           164 puntu

 Aitor Arrutiak Aingeru Basterretxearen eskutik jaso zuen txapela. Basterretxea Barakaldoko bertso-eskolako arduraduna da.

 Igandean jokatu zen bigarren finala, Hego Uribekoa hain zuzen ere. Lautan Bilboaldeko txapeldun izan ondoren Oihana Bartrak jantzi du txapela berriro ere, Peio Ormazabalen eskutik. Honela gelditu zen sailkapena Arrigorriagako Lonbo aretoan egindako saioaren ondoren:

 1.- Oihana Bartrak       438,5 puntu (buruz burukoa kontutan hartuta)
 2.- Txaber Ormazabalek   217 puntu
 3.- Arkaitz Zipitriak    202,5 puntu
 4.- Mikel Galarzak       199,5 puntu
 5.- Iker Uribarrenek     134 puntu

 Gauzak honela, Oihana Bartra eta Aitor Arrutia zuzenean sailkatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara. Gainerakoek puntuazioen zain geratu beharko dute.

 Informazio gehiago nahi izanez gero sartu bizkaikotxapelketa.biz web orrira.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran