Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 2012-05-22

Paula Amilburu eta Gasteizko taldea nagusi Araban

Larunbatean jokatu ziren finalak. Goizean 140 entzulek jarraitu zuten gaztetxoen finala eta arratsaldean 40 lagun elkartu ziren gazteen saioa entzuteko. Gaztetxoen mailan Oier Iñurrietak eta Unai Etxenausiak eta gazteen mailan Paula Amilburuk eta Iñaki Tenak ordezkatuko dute Araba Euskal Herriko finalean.
 Aurrera doaz Eskolarteko Bertsolari Txapelketak, eta iritsi dira lehendabiziko finalak. Joan zen larunbatean gaztetxoen eta gazteen mailako finalak jokatu ziren Legutioko Kultur Etxean. Gaztetxoen saioak ikusmin handia piztu zuen, eta 140 lagun elkartu ziren saioa jarraitzeko. Saioaren aurretik bat-bateko saioan parte hartu ez zuten bertso eskolaetako taldeek beren sortak kantatu zituzten. Ondoren hasi zen gaztetxoen mailako bat-bateko finala hiru talderekin: Gorbeialdekoa, Lautadakoa eta Gasteizkoa. Azken hauek jantzi zuten txapela. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketara, berriz, Oier Iñurrieta (Gasteiz) eta Unai Etxenausia (Aramaio) sailkatu dira.

 Bazkalostean hasi zen gazteen mailako finala. 40 lagun inguratu zien saioa entzutera eta honako bertsolari hauek atera ziren oholtzara: Iñaki Tena, Beñat Burgi, Paula Amilburu, Ainhoa Comas, Maddalen Arrausi eta Beñat Oribe. Azkenean Paula Amilburuk lortu zuen txapela eta Iñaki Tena gelditu zen bigarren. Bi hauek izango dira Arabako ordezkariak ekainaren 16an jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Agurainen izango da saioa. Arabako finaleko kronika bat irakurtzeko egin klik hemen.

Albiste gehiago

Martxoak 8 - Emakumearen Nazioarteko Eguna 2025-03-05

Martxoak 8 bertso agendan: formatu desberdineko 17 ekitaldi gaur hasita

Larunbatean 21:00etan ETB1en. 2025-02-20

Bertsoaroako eta sagardotegiko bertsoak Hitzetik Hortzeran

Miren Artetxe eta Bittor Thikoïpe 2025-02-18

Bertsoak Donapaleuko libertimenduan