Iker Larizgoitia txikietan eta Nerea Ibarzabal handietan izan dira aurtengo txapeldunak Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Eta eurekin batera Euskal Herriko txapelketako finalera joango dira maila bakoitzean bigarren egin zutenak ere, Txaber Altube eta Malen Amenabar.
Iker Larizgoitia txikietan eta Nerea Ibarzabal handietan izan dira aurtengo txapeldunak Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan. Eta eurekin batera Euskal Herriko txapelketako finalera joango dira maila bakoitzean bigarren egin zutenak ere, Txaber Altube eta Malen Amenabar.
Bertso kalitate politeko saioak izan Bilboko Carmen aretoan. Bertsolari gazteek, gaiei bizkor erantzunez eta ideia umoretsuak nahiz sakonak neurtuz, emanaldi dotorea biribildu zuten ordu bi eta erdiko ekitaldian. Saridun nagusiez gainera, txikietan, Itxaro Juaristi, Paule Loizaga, Unai Mendiburu, Garoa Angiozar izan ziren agertokian; eta handietan, Txaber Ormazabal, Iker Garitagoitia, Jon Larrabide, Ander Gerrikaetxebarria, Asier Galartza eta Koldo Gezuraga.
Ezin hobeto hasi du txapelketa-bidea txikietako txapeldunak, Iker Larizgoitia mungiarrak, aurten txapelketara lehenengoz etorrita lehenengo saria lortu baitu. Nerea Ibarzabal, ostera, oso ezaguna da Eskolartekoan, hainbat urtez parte hartu eta irabazi baitu markinarrak. Aurtengoa izan da bere azken partehartzea Eskolartekoan. Maite Berriozabal izan zen jai-jartzaile eta saioaren aurkezle, eta bertsoak neurtzen Gorka Intxaurbe, Arkaitz Estiballes eta Jurgi Fuentes izan ziren epai-mahaian.
Honako hauek izan dira Bizkaiko finalean kantatu dutenak:
14 urte artekoak
Unai Mendiburu – Algorta
Txaber Altube - Abadiño
Paule Loizaga - Sopela
Itxaro Juaristi - Abadiño
Iker Larisgoitia – Mungia
Garoa Angiozar - Berriz
15-18 urtekoak
Iker Garitagoitia - Arrigorriaga
Malen Amenabar - Larrabetzu
Nerea Ibarzabal - Markina
Ander Gerrikaetxebarria - Amorebieta-Etxano
Jon Larrabide – Lezama
Koldo Gezuraga - Gernika
Txaber Ormazabal - Arrigorriaga
Asier Galartza - Muxika
Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketa Agurainen izango da ekainaren 16an.