Gaurko agenda 2012-08-01

Gaur saioak izango dira Mendexan eta Beran

Mendexan Ander Elortegi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta" eta Gorka Ostolaza "Potxis" ariko dira kantuan eguerdiko 12etan. Beran, berriz, Iban Garro, Patxi Castillo, Xabier Terreros eta Julen Zelaietak arratsaldeko 16etan egingo dute saioa, Garazi Tabernaren esanetara.
 Festa giroko egunak dira hauek, eta bertso-saio bat baino gehiago izango da inguruetan. Gaurko bi saio daude iragarrita.

 Mendexan San Bartolome jaiak ospatzen ari dira, eta tartean bertso-saio bat antolatu dute gaur eguerdiko 12etarako. Ander Elortegi, Gregorio Larrañaga "Mañukorta" eta Gorka Ostolaza "Potxis" dira bertan kantatzekoak.

 Beran, berriz, San Jose zaharretxean izango da saioa arratsaldeko 16etan. Garazi Taberna ariko da gai-jartzen honako bertsolari hauei: Iban Garro, Patxi Castillo, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu