Donostiako Aste Nagusia 2012-08-20

Piratekin kantuan

Astelehenean Easo plazan egindako bertso-saioak ale ederrak utzi zituen. Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus eta Aitor Mendiluze aritu ziren kantuan. Hemen duzue Gaztelumendi eta Mendiluzek udaletxeko bi kargudunen paperean osatu zuten bertsoaldia.
Bukatu da Donostiako Aste Nagusia. Egun hauetan, bazkariak, kontzertuak, jolasak.... denetarik izango zen eta bertsoak ere izan du bere lekua. Easo plazan hiru saio egin dira, Konstituzio plazan bestea, eta piratek ere hartu dute tartea bertsoekin gozatzeko.

Astelehenean Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Aitor Mendiluze eta Amets Arzallus aritu ziren kantuan Easo plazan. Unai Elizasu berriz, gai-jartzaile lanetan. Jende asko hurbildu zen oholtzaren ondoren. Batzuk apropos bertsoak entzutera, eta beste asko paseatzen zebiltzala kuriositateak erakarrita.

Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu