Bertsolari beteranoak gazteekin nahasten dituen sariketa 2012-09-14

Udarregi Sariketaren bigarren edizioa jokatuko da aurten Usurbilen

Larunbat honetan jokatuko da lehenengo kanporaketa Millan Telleria, Iñaki Murua, Jokin Matxinandiarena, Xabier Zeberio, Mikel Mendizabal eta Jexux Mari Jauregi "Altzo Txiki" bertsolariekin. Bigarren kanporaketa urriaren 12an egingo dute Nekane Zinkunegi, Amaia Iturriotz, Miren Artetxe, Ander Lizarralde Jimeno, Iban Urdangarin eta Unai Gaztelumendik. Finala azaroaren 17an izango da.
 Aurten ere Udarregi Sariketa antolatu du Usurbilgo Bota Punttuba bertso-eskolak. Bertsolari beteranoak gazteekin nahasten dituen sariketa da honakoa, eta bigarren edizioa izango da aurtengoa. Iaz Ane Labaka lasartearra nagusitu zen. Aurtengoan ere hamabi bertsolarik hartuko dute parte bertso-bazkari eta afari formatuko bi kanporaketatan banatuta:

 IRAILAREN 15a, LARUNBATA
 Agerialde Ikastolan, eguerdian
  Millan Telleria
  Iñaki Murua
  Jokin Matxinandiarena
  Xabier Zeberio
  Mikel Mendizabal
  Jexux Mari Jauregi "Altzo Txiki"

 URRIAREN 12a, OSTIRALA
 Aginaga auzoan, gauez
  Nekane Zinkunegi
  Amaia Iturriotz
  Miren Artetxe
  Ander Lizarralde Jimeno
  Iban Urdangarin
  Unai Gaztelumendi

 Finala azaroaren 17an izango da, larunbatez, Usurbilgo Ageri Alden.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu