Xilaba 2012-10-18

Larunbatean hasiko dira finalaurrekoak

Hendaian jokatuko da lehendabizikoa, Variétés Zineman, arratsaldeko 17etan hasita. Amets Arzallus, Eneritz Zabaleta, Maindi Murua, Xumai Murua, Ortzi Idoate eta Gillen Iribarren ariko dira bertan. Bigarren finalaurrekoa urriaren 27an izango da, Donibane-Garazin.
 Ziztu bizian doa Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nafarroako Bertsolari Txapelketa. Bi final-laurdenen ondoren, finalerdietara iritsi da dagoeneko. Asteburu honetan hasiko da bigarren fasea, eta hilaren 27an jakingo dugu ze sei bertsolari sailkatu diren finalerako.

 Larunbat honetan Hendaiako Variétés Zineman jokatuko da lehenengo finalaurrekoa. Arratsaldeko 17etan hasita, honako bertsolari hauek ariko dira oholtza gainean:

 Amets Arzallus
 Eneritz Zabaleta
 Maindi Murua
 Xumai Murua
 Ortzi Idoate
 Gillen Hiribarren

 Bigarren finalaurrekoa, berriz, hilaren 27an izango da, Donibane-Garaziko Vauban Zineman, ordu berean. Honako bertsolari hauek lortu dute bertan aritzeko txartela:

 Odei Barroso
 Sustrai Colina
 Maddi Ane Txoperena
 Maddi Sarasua
 Egoitz Zelaia
 Ramuntxo Christy

 Finala, berriz, azaroaren 10ean jokatuko da, larunbatez. Aurten Bertsularien Lagunak Elkarteak apustu handia egin du, finala Baionan jokatuko baita, Lauga gelan. Arratsaldeko 17:30etan hasiko da. Sarrerak eskuragai daude jada bertsosarrerak.eu web orrian.

 Informazio gehiago dago www.xilaba.net atarian.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu