Doka Antzokian 2012-10-18

"Bertsolaria bere bakardadean" gaur Donostian

Miren Amuriza ariko da bertsotan, Unai Elizasu gidari duela. Saioa iluntzeko 20etan hasiko da. Iazko ikasturtean Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina eta Igor Elortzak kantatu zuten saio esperimental honetan.
 Iazko ikasturtean hasi ziren Donostiako Doka Antzokian "Bertsolaria bere bakardadean" emanaldi esperimentala egiten. Bertsolari bat eta gai-jartzaile bat bakarrik egoten dira oholtzan, eta bien artean osatzen dute ordubete inguruko jarduna. Iazko ikasturtean Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Sustrai Colina eta k Igor Elortzak kantatu zuten bertan, eta jende aldetik erantzun ona izan zuen saioak.

 Gaur Miren Amurizaren txanda izango da. Berriztarrak Unai Elizasu izango du ondoan gai-jartzaile lanetan. Saioa iluntzeko 20etan hasiko da, eta sarrerak bost euro balioko du.

 Dena den, hau ez da izango Doka Antzokiak bertsoari eskaintzen dion azkeneko tartea, hemendik abendura hilero saio bat egiteko asmoa baitaukate antolatzaileek. Azaroaren 15ean, ostegunez, "Bertsolaria bere bakardadean" emanaldia izango da berriro, Beñat Gaztelumendi bertsotan eta Unai Elizasu gai-jartzen direla. Eta abenduan hiru bertsolariko saio berezi bat egingo dute.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu