Xenpelar Saria 2012-12-03

Unai Gaztelumendi eta Oier Aizpurua gailendu dira asteburuan

Bi kanporaketa jokatu dira asteburuan, eta jada erabakita daude sei finalisten izenak: Aitor Urbieta, Gorka Maiz, Unai Gaztelumendi, Peio Ormazabal, Oier Aizpurua eta Jone Uria. Finala abenduaren 8an izango da, arratsaldeko 18etan, Errenteria Hiria Kulturgunean.
 Xenpelar Sariko azkeneko bi kanporaketak jokatu dira asteburu honetan. Ostiralean izan zen lehenengo hitzordua, eta honela gelditu ziren puntuazioak:

 1.- Unai Gaztelumendik   230,5 puntu
 2.- Peio Ormazabalek     213 puntu
 3.- Asier Azpirozek      211,5 puntu
 4.- Maddi Sarasuak       204 puntu
 5.- Arrate Illarok       202 puntu
 6.- Iñaki Alemanek       173,5 puntu

 Hala, Unai Gaztelumendik eta Peio Ormazabalek eskuratu zituzten finalerako zuzeneko bi txartelak. Azkeneko kanporaketa larunbatean izan zen, eta halaxe banatu zituzten puntuak:

 1.- Oier Aizpuruak      213 puntu
 2.- Jone Uriak          209,5 puntu
 3.- Manu Goioganak      204,5 puntu
 4.- Mikel Artolak       197 puntu
 5.- Ander Solozabalek   197 puntu
 6.- Aimar Karrikak      189 puntu

 Beraz, honako sei bertsolari hauek sailkatu dira finalera:

 Aitor Urbieta
 Gorka Maiz
 Unai Gaztelumendi
 Peio Ormazabal
 Oier Aizpurua
 Jone Uria

 Finala abenduaren 8an izango da, larunbat honetan alegia, arratsaldeko 18etan Errenteria Hiria Kulturgunean. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.