Txapelketa Nagusiak urtea markatu egiten du eta 2013a ere txapelketa urtea izango da bertsolaritzan. Lau urtez behingo astindualdiak batez ere udazkenean izango du oihartzunik handiena gizartean, behin ekitaldia martxan abiatu ahala. Baina, bertsozaleetan, eta batez ere bertsolarietan, txapelketaren harra lehenagotik hasten da lanean, eta dagoeneko ekin dio. Aurretik, Araba eta Nafarroako txapelketak etorriko dira. Bitartean, txapelketak markatutako urtean ere, beste 2.000 bertso ekitaldi inguru ere izango dira, plazaz plazako jardunean.
Txapelketa Nagusiak urtea markatu egiten du eta 2013a ere txapelketa urtea izango da bertsolaritzan. Lau urtez behingo astindualdiak batez ere udazkenean izango du oihartzunik handiena gizartean, behin ekitaldia martxan abiatu ahala. Baina, bertsozaleetan, eta batez ere bertsolarietan txapelketaren harra lehenagotik hasten da lanean, eta dagoeneko ekin dio. Gora-beherarik ezean, 43 bertsolarik hartuko dute parte, Lujanbiori lehen aldiz txapela defendatzea egokituko zaio finalean, eta 1986az geroztik, Egañarik gabeko lehen finala izango da. Txapelketaren harira, udazkena aurretik beste bi zita garrantzitsu ditu bertsolaritzak: Araba eta Nafarroa. Aste gutxi barru hasiko dira biak, eta hor erabakiko dira bi herrialde horietatik zein sailkatuko diren Euskal Herrirakorako.
Horiek guztiak ez ezik, gazte sariketak ere ez dira faltako 2013an, Osiñalde, Bertxoko, Lizardi, Orixe (aurten tokatzen da), Berritxu, Xalto, Erniarraitz, Eskolartekoa, BBK, Udarregi, Hernandorena...
Plazaz plazaBertsolaritza, ordea, ez da txapelketatik bakarrik bizi, eta urteko plazaz plazako jardunak aurrera egingo du, krisiaren erdian ere. Urtarrilean Amurrio, Oiartzun, Aramaio, Hernani, Oñati… izan dira dagoeneko beren ekarpena utzi duten plaza esanguratsuetako zenbait. Otsaila ez da izaten agenda lodienekoa. Urterokoan hortxe dira, Donibane Lohitzuneko jaialdi-afaria, Inauteri eta eske kantuekin batean. Aurten, bertso musikatu eta antzerki emanaldi berezia ere aurkeztuko dute otsailean Ander Lizarraldek eta Unai Muñoak. Martxoak Urretxu-Zumarragan izaten du zita berezia, bi herriotako bertso-eskolak antolatzen duen
Martxoan bertsoa ekimenaren baitan. Hendaian ere jaialdi-afaria izaten da garai honetan. Aurten, Korrika ere izango da martxoan, eta Korrikak bertsoa ere inguruan izaten du, kultur agendaren barruan.
Aste Santutik aurrera, aurten apirilean, hasten da bertsoaren jairik jaiko martxa, Zumaiako Santelmoak erreferentziazko plaza direla. Maiatzean, ikastetxe asko eta askotako urteko lana oholtzaratzeko garaia izaten da, milaka bertsolaritza ikasleren momentua. Oiartzunen ere maiatzean egin izan da Bertso Astea, iaz bertan behera gelditu zena. Udaberrian, ezin ahaztu Bilboko Udaberriko saioak, Karmelo plazan, Santutxun.
Udara etorreran eguna luzatu eta agenda gizendu egiten da: San Juanak, San Pedroak, San Pelaioak, San Ferminak, Santixabelak...Bestela esanda, Hernani, Algorta, Tolosa, Mungia, Lasarte, Zarautz (San Pelaio), Usurbil, Lesaka, Iruñea... Bertsolaritza. Jaialdi asko dira oso jendetsuak, eta plaza askotan biltzen dira 400-600 bertsozale, eta zenbaitetan gehiago ere bai: Algortako Jaialdi Mundialean, Zarautzen San Pelaiotan, Leitzan, Altzon... Udaran nabarmentzekoak dira Algorta, Gasteiz, Donostia eta Bilboko jaietako bertso jardunak. Bilbok 30 urte inguru daramatza Aste Nagusian ia egunero bertso ekitaldiak antolatzen. Baionan ere bertsoak hasten ditu bestak eta Maulen ere uztailean izaten da bestetako jaialdia.
Iraila hasieran Donostiako jaialdia da erreferentziatako bat, eta Urruñan zein Saran, berriz, bestetako saioa izaten dira. Urrian Iruñeko
Bertsoaroak hartzen du lekukoa eta harekin batean zita garrantzitsuak dira Iurreta, Durango eta Urepel, Xalbador egunean. Azaroan, San Martin bueltan jaialdi andana izaten da han eta hemen, hasi Ataundik eta Aiherraraino. Abendu hasieran Markina eta Orio dira urteroko bi zita garrantzitsu, Orioko kasuan bertso astearen barruan. Eta urteko bertso ibilbidea borobiltzeko urte bukaerako saioak. Azpeitian Santomasetan, Galdakaon,
Bertsolata Hernanin, Larrabetzun jaialdia Eguberri egunez, eta Durangon abenduaren 30ean, gehienetan urteko azken jaialdia. Urte Zaharreko Errondetan izango dira azken bertsoak.
Saio antolakuntzan bertso eskolek, Elkarteak eta Udalek dute pisu gehien. Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) adibidez, ia 30 saio antolatzen ditu urtean Getxoko udalerri osoan. Araban, Iparraldean eta Nafarroan Bertsozale Elkarteak saio askoren antolakuntzaren pisu dezentea hartzen dute.
Urtean 2.000 ekitaldiren bueltan Urteko bertso ibilbide hori, urteetan bere bidea egin eta erreferentzialtasuna garatu duena, ez da bakarra, noski. Urtean 2.000 bertso ekitalditik gora erregistratzen dira Xenpelar Dokumentazio Zentroan. Horietako batzuk, emanaldi bereziei dagozkienak: bertso musikatuak, eta bertsoa beste arte disziplinekin batean sortuak: bertso antzerkiak, bertso ipuinak, pianoa eta bertsoa, bertsoa eta dantza, eta baita ere plaza-asmotik baino gozamen gogotik gehiago duten ekitaldiak.
Ekitaldi berezien sailean, iaz sortuak dira
Bi Arreba,
Errimak oinetan eta
Historiaren hari horri (Eñaut Agirre, Imanol Kamio eta Aitor Atxegak abenduan aurkeztua),eta bidea da Lizarralde eta Muñoarena (aurkezteke). Era plazan jarraitzen dute, lehengo batzuk ere: Bertsolarhitza, Galtzagorriei To Iñaxito, Bertsozakutoa, Xalbadorren Mirakulua...
Bertsopaperak, berriz, batez ere sariketetan barrena dabiltza, batez ere, baina iaz izan ziren berrikuntzarako ahaleginak bertsoa eta ikus-entzunezkoak lotzeko lehiaketekin bertsomovieda, esaterako. Bestetik Argia Astekariak zazpigarren urtez jarraituko du astero bertso jarriak argitaratuaz.