Eskolarteko Txapelketak 2013-05-02

Bihar hasiko da Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketa

Hernaniko Biteri Kultur Etxean izango da kanporaketa. Datozen kanporaketak maiatzaren 10ean, 17an eta 24an izango dira. Finala berriz maiatzaren 31n egingo dute Tolosan. Araban datorren astean hasiko dira eskualdeetako kanporaketak.
 Abian dira Eskolarteko Bertsolari Txapelketak. Nafarroan eta Iparraldean egin dituzte lehenengo saioak eta Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa bihar hasiko da, Hernanin, Biteri Kultur Etxean. Arratsaldeko 15etan idatzizko kanporaketa egingo da. Ondoren, arratsaldeko 16etan hasita, bat-batean ariko dira gazte eta gaztetxoak. 14 urtera artekoak taldeka ariko dira eta honako talde hauek eman dute izena: Hernani, Hernani-Oiartzun eta Oiartzun. 15 eta 18 urte bitartekoen mailan, berriz, sei bertsolari dira kantatzekoak:


 Eli Pagola (Hernani)
 Eñaut Martikorena (Hernani)
 Iraitz Mateo (Oiartzun)
 Maddi Etxeberria (Larraul)
 Haritz Mujika (Asteasu)
 Joritz Bastarrika (Zarautz)

 Biharko kanporaketaren ondoren beste hiru izango dira finalaren aurretik.  Maiatzaren 10ean izango da bigarren kanporaketa, Zarauzko Modelo Aretoan. Maite Aizpurua izango da aurkezlea. Gaztetxoen mailan Zarautz (1), Zarautz (2), Zumaia-Oikia eta Itziar taldeak ariko dira. 15 eta 18 urte bitartekoetan, berriz, zazpi bertsolari hauek:

 Unai Sarasua (Oikia)
 Markel Eizagirre (Zarautz)
 Amaia Urbieta (Zarautz)
 Paul Beitia (Zarautz)
 Jon Ander Iriondo (Azpeitia)
 Oier Etxeberria (Azpeitia)
 Danel Olano (Getaria)

 Arrasaten jokatuko da hirugarren kanporaketa maiatzaren 17an, Arimazubi ikastolan. Maddi Labayen izango da aurkezlea. Gaztetxoen mailan hiru talde ariko dira: Oñati, Aretxabaleta eta Legazpi. Gazteen mailan, berriz, zortzi bertsolari:

 Maider Arregi (Oñati)
 Ane Zuazubiskar (Arrasate)
 Mikel Iturriotz (Urretxu)
 Maialen Akizu (Urretxu)
 Beñat Torres (Urretxu)
 Jon Mendizabal (Urretxu)
 Aratz Igartzabal (Gabiria)
 Eneko Araiztegi (Segura)

 Azkeneko kanporaketa maiatzaren 24an izango da Lazkaoko Areria zineman, Ainhoa Mujikak aurkeztuta. Gaztetxoen mailan Ordizia eta Zarauzko taldeak jardungo dira. Gazteen mailan, berriz, honako bertsolari hauek:

 Mikel Tapia (Ataun)
 Iñaki Rezusta (Ormaiztegi)
 Aitor Irastorza (Zaldibia)
 Gemma Urteaga (Ordizia)
 Paul Iruretagoiena (Ataun)
 Mikel Oria (Zerain)
 Jon Gurrutxaga (Azpeitia)
 Aitor Balerdi

 Finala, azkenik, Tolosan izango da, Leidor Aretoan, maiatzaren 31n. Arratsaldeko 16etan hasiko da saioa eta Maialen Lujanbio izango da aurkezle. Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa ere bertan egingo da.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran