Zarautzen "Bertsolharitza" gaur Bertso Astearen barruan eta Zumaian Arraun Elkartearen aldeko jaialdia.
Dozena bat bertso-ekitaldi daude asteburu honetarako iragarrita. Gaur bertan, Zarauzko Bertso Astearen barruan, haurrei zuzendutako "Bertsolharitza" emanaldi berezia izango da 18:30etan Torre Luzeko Parkean.
Zumaian, berriz, Zumaiako Arraun Elkartearen aldeko bertso-jaialdia egingo dute gaueko 22:30etan Aitamari Zineman. Bertsolari talde handia aterako da oholtzara: Julio Soto, Sebastian Lizaso, Igor Elortza, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu, Maialen Lujanbio, Eneko Abasolo "Abarkas", Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano, Amaia Agirre eta Iker Zubeldia. Jon Maiak gidatuko du artaldea.
Bihar beste hiru saio izango dira. Zarautzen, Bertso Astearen barruan beharbada arrakasta handiena izaten duen ekimena egingo dute: Txepelketa. Egun osoko egitaraua izango da: goizean hamaiketakoa, ondoren kanporaketak, bazkaria ondoren eta arratsaldean finala.
Aldatzen bertso-afaritan ariko dira Julio Soto eta Sebastian Lizaso.
Azkenik, Araian Txalaparte Eguna ospatuko dute. Eguerdiko 12etan Andoni Urrestarazu kalean Oihane Perea eta Oier Arbina ariko dira bertsotan.
Igandean beste bost saio daude iragarrita. Gasteizen bertso-saioa izango da eguerdiko 12etan txozna gunean. Iñaki Viñaspre, Manex Agirre, Izar Mendiguren eta Ruben Sanchez jardungo dira bertsotan.
Arrigorriagan Odei Barroso eta Sustrai Colinak bertso-bazkaritan kantatuko dute.
Larresoron ere bertso-bazkaria izango da eguerdiko 13:30etan hasita Harrizko zubian. Aimar Karrika eta Eneritz Zabaletak kantatuko dute bazkalostean.
Donapaleun eguerdiko 12:30etan egingo dute saioa merkatuan. Ramuntxo Kristi, Xumai Murua eta Battit Crouspeyre dira bertan kantatzekoak.
Bukatzeko, Berriatuan plaza libreko saioa egingo dute eguerdiko 12etan Jon Maiak eta Fredi Paiak.