Gasteizko jaialdia 2013-08-13

Bertsotan Zeledonen eguzkipean

Unai Iturriaga, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Manex Agirre aritu ziren kantuan Gasteizko jaietako azkeneko saioan. Olatz Bayer izan zuten gai-jartzaile eta giro onean osatu zuten jaialdia.
 Joan zen ostiralean bukatu ziren Gasteizko jaietako bertso-saioak. Azkeneko saioan Unai Iturriaga, Alaia Martin, Maialen Lujanbio eta Manex Agirre aritu ziren kantuan. Olatz Bayer izan zuten gai-jartzaile eta, eguraldi ederra lagun, entzule andana hurbildu zen Aihotz plazara. Saio polita atera zen eta ondo borobildu zuten astea.