Agenda 2013-08-16

Bertso-saioz betea dator asteburua

Gaur Adunan, Donamarian, Mallabian, Ondarroan, Zerainen, Arantzan, Zugarramurdin eta Hazparnen izango dira saioak.
 Urtean zehar bertso-saio gehien izaten diren astea da honako hau. Asteburu honetarako ere bete-betea dator agenda.

 Gaur Adunan 22:30etan Xabi Paya, Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran eta Andoni Egaña ariko dira kantuan frontoian.

 Donamarian "Bat-batean" bertso-saio musikatua izango da iluntzeko 21etan herriko ostatuan. Aimar Karrika eta Oskar Estanga jardungo dira bertsotan.

 Mallabian, San Roke egunaren aitzakian, saioa egingo da bazkalostean frontoian. Gregorio Larrañaga "Mañukorta" eta Juan Mari Areitio dira bertan kantatzekoak.

 Ondarroan arratsaldeko 17:30etan dago saioa iragarrita. Herri kirol erakustaldia egingo dute frontoian, eta udaletxe ondoko frontoia bertso bidez girotuko dute Iratxe Ibarrak eta Onintza Enbeitak.

 Zerainen bertso-afaritan ariko dira Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia.

 Arantzan jaialdia izango da iluntzeko 19etan.

 Zugarramurdin bertso-poteoa egingo dute gaur arratsaldean.

 Bukatzeko, Hazparnen bertso-saioa izango da iluntzeko 19:30etan Bob`s Beer ostatuan. Joanes Etxebarria eta Xumai Murua dira bertan kantatzekoak.


 Biharko bi saio daude iragarrita. Laudion eraso sexisten kontrako "Ez da kasualitatea" bertso-saio musikatua izango da iluntzeko 21etan Txosna gunean. Izar Mendiguren, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita eta Ainhoa Comas ariko dira kantari. Amaia Agirre izango dute gai-jartzaile.

 Deban bertso-poteoa eta bertso-bazkaria izango dira bihar eguerdian. Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi dira bertan kantatzekoak.

 
 Azkenik, iganderako ere saio bat baino gehiago ageri da agendan.

 Areson bertso-bazkaria egingo dute plazan eguerdiko 14etan Julio Soto eta Agin Laburu kantari direla.

 Bilbon bertso-saio musikatua izango da Askapenaren txoznan iluntzeko 19etan. Jokin Labayen, Alaia Martin, Jon Martin eta Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" jardungo dira kantuan. Haritz Casabal izango dute gai-jartzaile.

 Horrez gain, eguerdiko 13etan bertso-saioa izango da Santiago Plazan. Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Alaia Martin jardungo dira bertsotan.

 Muxikan plaza libreko saioa eskainiko dute eguerdiko 13etan Astei jatetxe aurreko zelaian Gregorio Larrañaga "Mañukorta"-k eta Xabier Amurizak.

 Etxalarren ere librean ariko dira plazan Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña.

 Irunen jaialdia izango da eguerdiko 12:30etan Manu Goiogana, Odei Barroso, Uxue Alberdi eta Fredi Paiarekin.

 Zubietan bertso-pilota eta bertso-bazkaria izango dira plazan, eguerdiko 12:30etan hasita. Jon Maia eta Anjel Mari Peñagarikano dira kantatzekoak.

 Bukatzeko, Donamarian herri bazkarian kantatuko dute Aitor Mendiluzek eta Amets Arzallusek. Eguerdiko 14:30etan hasiko da bazkaria.
 

Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri