Easo plazako jaialdiak 2013-08-20

Bertsozaleen topagunea Donostian

Aste Nagusiaren baitan, bertso-saioak izan ziren astelehenean, asteazkenean eta ostiralean Easo plazan. Asteazkenean Maialen Lujanbio, Unai Gaztelumendi, Alaia Martin eta Jon Maia aritu ziren kantuan Josu Goikoetxearen esanetara. Hemen aukeraketa.
 Donostiako Aste Nagusian bertsoak badu lekurik. Orain dela urte batzuetatik hona, Easo plaza da bertsozaleen topaleku. Astelehenean, asteazkenean eta ostiralean bertso-jaialdiak egin dira aurten, eguerdiz, eta publikoak ederki erantzun du. Asteazkenean bertan izan ziren Bertsoa.com-eko kamerak. Eguzkiak gogor jotzen zuenez, entzuleek plaza ertzeko itzalpeetan bilatu behar izan zuten aterpea, baina ederki txalotu zituzten bertsolarien alerik onenak. Honako laukote hau atera zen oholtzara:

 Maialen Lujanbio
 Unai Gaztelumendi
 Alaia Martin
 Jon Maia

 Josu Goikoetxea izan zuten gai-jartzaile. Saioa umoretik joan zen, eta bertsoaldi ederrak entzuteko aukera izan zen. Hona hemen aukeraketa.

Alaia eta Unai odola ematen
2013-08-14 Donostia

Maialen igeri
2013-08-14 Donostia

Unai eta Maialen euskaraz
2013-08-14 Donostia

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu