Bertso-jarri musikatuak Zarautzen 2013-08-26

Basarri kantuz gogoan

Urtero egin ohi dute bertso-jarri musikatuen emanaldia Zarauzko bertso-astean. Aurten, Basarriren jaiotzaren 100.urteurrenean, bere bertsoak abestu dituzte Motxian bertso-eskolako lagunek.
Uztailaren 18an egin zuten bertso-jarri musikatuen emanaldia Zarauzko Torre Luzeko parkean. Aurten, Basarriren jaiotzaren 100.urteurrena da eta omenaldi moduan, bere bertsoak abestu zituzten Motxian bertso-eskolako lagunek. Basarriren eskulturaren aurrean prestatu zuten eszenatokia eta 200 herritar inguru elkartu ziren.

Basarrik berak idatzitako bertsoez gain, bere garaiko beste bertsolariekin osatutako hainbat bertsoaldi ere ekarri zituzten gogora: Mitxelena, Uztapide eta Lazkao Txikirekin puntuka egindako saioa, Uztapiderekin senar-emazteen ahotik abestutako bertsoak eta Patxi Barberorekin osatutako bertsoaldia.

Bestalde, ezaguna egin da "Aitonaren malkoak" izeneko bertso-sorta ere. Basarrik ez zituen leku onean jarri emakumeak bertso horietan eta Inatxi Etxabek bertso bidez erantzun zion Basarriri. Etxabek berak abestu zuen Zarautzen.

Gainerakoan, Basarrik jarritako bertsoak abestu zituzten: erbestetik idatzitako "Landesko piñu artean" bertso-sorta, Iruntxiberriri idatzitako bertsoak, "Nork egin du gure galde" bertso-sorta eta Zarauzko herriari idatzitako "Ene, Zarautz maite" bertsoak.

Joxe Agirre gogora ekarriz, bere puntu-erantzunak ere abestu zituzten.


Albiste gehiago

Eneko Lazkoz Martinez - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-10-25

«Txapelketak bertsoarekin lotura mantentzeko modu bat eman dit eta harreman oso onak»

‘Bertso Bira’ Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lankuren eskutik 2024-10-24

30 bertso saio Gipuzkoako zahar-egoitzetan, adinekoen gozagarri

Larunbatean 21:00etan ETB1n 2024-10-10

Hitzetik Hortzera: Txirrita eta lehen plaza