BTN13. Castillo Suarez 2013-10-16

Liburuak

Liburuak
Castillo Suarez idazlea Xabier Silveirari buruz
Akordatzen naiz hamar bat urte genituela irakasleak egun hartan Iruñera joango ginela esan zigunean. Lontxo Aburuzak bertsolaritza klaseak ematen zizkigun Iñigo Aritza ikastolan, eta gure bertso-paperetako batzuk hautatuak izan zirenez, hiriburura eraman gintuzten sariak jasotzera. Sari banaketa hartan ezagutu nuen mutil handi eta beltzaran bat, Tantiumairu ikastolakoa: Xabier Silveira deitzen zen eta, kintoak izanagatik, burua ateratzen zidan. Gartxot eta Mikeloten liburuarekin joan nintzen etxera.

Handik urte batzuetara igande arratsalde batez Lesakako Arranon topatu nuen liburu zahar bat zuela esku artean. Non Tracyren Gorrotatua zen. Deigarria egin zitzaidan izenburua. Liburua ebatsi zuela aitortu zidan, nire liburu bat ere lapurtu zuela esan zidan, eta niri harrotasunezko irribarre murritz bat atera zitzaidan. Allan Ginsbergen Ulua bidali nion lagun baten bitartez: Nire belaunaldiko buru argienak ikusi ditut suntsituta, eromenez, gosez akabatzen, histeriaz biluzik, arrastaka beltzen karriketan barrena ordu txikietan...

Nik ez dakit bertsolaritzaz, areago, oso bertsozalea ez naizela aitortu nahi nuke. Ez dakit teknikaz, estiloaz, neurriaz. Baina gustatzen zait hitzen bidez bihotzaren barreneraino iristen den jendea. Desproportzionatua dena, maiz neurriz kanpokoa eta batzuetan desordenatua. Hira eta maitasuna sortzeko gai dena neurri berean. Zintzoa dena. Horregatik eta sufritzen dut eta gozatzen dut Xabier Silveirarekin. Hitzezko amildegi bazterrean egotea bezalakoa delako.

Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu