BTN13. LEGAZPIN AZKENAURREKO KANPORAKETA 2013-10-19

Hego-haizeak bultzata

Legazpiko saio ostean Felix Irazustabarrenaren kronika
Urbeltz pilotalekuan genuen gaurko zita. Hego-haizeak ekarri bu bertsozale sutsua Legazpira eta siaoan zehar izan da txalo zaparrada eta burrunba.

Entzuleak bertso egarri eta bestelakoen premiz egongo ziren. Unai Elizasu aurkezleak betiko hiru oharrei (mobilak itzali, ez erre, eta lekuetatik ez mugitu) beste bat erantsi baitio. Ez sartu edariak.
Unai Elizasu zen, lan taldean jartzen dituzten gaien aurkezle. Beti sortzen dute gaiek aldeko zein ez hain aldeko eztabaida. Neri gaurkoan bakarren bat ez zait gehiegi gustatu. Baina, adi, gaiak kontrola pasata baitzeuden.

Astean gertatutako anekdota da, Iker Iriarte taldeko gaijartzaileari Guardia Zibilak miatu baitzioten karpeta eta ia kartzelako gai bihurtu alegiarra. Txapelketaren nondik norakoak esplikatu ondoren konbentzituko zituen nonbait eta ez zen kontua gehiagora joan. Gaiak errebisatuta beraz, dena zegoen prest Legazpirako.

Agurretan Fagor, Madrilgo epaiketak eta bakoitzaren aldartea izan dute kantagai.

Oihana Bartra izan da lehena kantatzen, eta zaleek kinieletan sartzen ez badute ere, bera kriston saioa egitera datorrela esan digu. Ez du akaso kristona egin baina eman du berea. Ideia freskoekin ibili da ofizoetan, behar bada betelanean ez hain konpleto, baina binaka kantatzen diren saio guztietan fin. Puntuak erantzuten ez du asmatu eta kartzelako txukuna egin du. Hala ere guzti horrek ez dio kinielak puskatzeko adina eman eta txapelketatik kanpo geratuko da.

Antzeko lanetan asmatu du Ainhoa Agirreazaldegik ere. Ofizioetan oso ondo aritu dela esango nuke. Umorea bilatzeko saiakera egin du, eta elkarrizketak bilatu. Honi ere puntuak joan zaizkio kontrako eztarritik eta kartzelakoan bera bakarrik konturatu ez den poto bat egin du. Pena da hain dotore ikusita, txapelketan gehiago ikusteko aukerarik ez izatea.

Iñigo Mantzizidor “Mantxi” gehixeago sufritzen ikusi dugu. Zenbaitetan bertsoa ekartzeko lana egiten. Baina lan ona egiten du eta... Beti saiatzen da tokatzen zaion pertsonajea sortzen, eta hura naturala eta sinesgarria egiten. Puntuak erantzuten bera nabarmendu da gehien eta akaso hamarreko txikian aritu da Agirreazaldegirekin tonua harrapatu ezinik, bikotekideak goxo hartu nahi eta bera haserreago.

Hamarreko txikian asmatu dutenak Jokin Uranga eta Igor Elortza izan dira. Durangarra izan da saioko irabazlea eta lan beteenak bukaeran egin ditu. Hasierako lanetan ez du brillo handirik atera. Zortziko handian baleko, baina txikian juxtu. Agian gaiak ez zuen laguntzen baina... Puntu erantzunetan ondo aritu da, batez ere lehenengoan, eta hamarreko txikian egin du ofizio konpletoa. Kartzelako lana ona izan den arren (saioko puntuatuena) Igorrek ohituta gauzkanaretik urruti. Izango dugu hobetzen ikusteko aukera.

Jokin Uranga genuen bere kidea hamarreko txikian, eta hor egin du saio onena honek ere. Puntu erantzunetan ondo eta beste guztietan erregular. Bertsoak ondo betetzen ibili da eta akaso arrazoi “betiko samarrak” batzuetan. Honek ere gora egin behar luke hurrengoetan.

Beñat Lizaso
izan da kiniela gehien izorratuko zituena. Bigarren gelditu da eta matematikoki fnalaurrekoetan dago. Amaitu ondoren bastante sufritu duela esan digu, bukaerak ia ahaztuan ibili dela... Baina ez du sentsazio hori transmititu. Alderantziz, kantaera indartsua, arraoietan sendo eta bertsoak ondo betez aritu da lan guztietan. Puntuak erantzuten gustatu zait gehien eta kartzelan asko ez konplikatzean asmatu du. Beretik kantatu du, bertsolaritza hartu du gai eta sinesgarri geratu zaio.

Saio bakarra falta zaigu. Arabakoa. Hantxe geratuko da fijo, denek aldiko mugitzen ari garen klasifikazio marra.

Hurrengoa beraz, datorren larunbatean Oionen.


Felix Irazustabarrena

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-17

Gaztetxeak bertsotan Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-04-03

Iruñeko eta Oiartzungo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-03-27

Hondarribia eta Lekeitioko bertsoak Hitzetik Hortzeran