Mintzola Fundazioaren ekimenez, ikerketa disziplina eta jatorri anitzeko 40 ikerlari eta aditu BEC-eko finalean izango dira, bertsolaritzako plaza entzutsuenean: Kuba, Mexiko, Estatu Batuak, Gales, Katalunia eta Mallorkatik etorri dira, eta Euskal Herriko ikerlarien presentzia ere handia izango da: Teresa Del Valle eta Jone Miren Hernandez antropologoak, Xabier Aierdi Soziologoa, Joxerra Garzia ikusentzunezko komunikazioan aditua eta Xabi Paya bertsolaria, besteak beste.
Mintzola Fundazioaren ekimenez, iIkerketa disziplina eta jatorri anitzeko 40 ikerlari eta aditu BEC-eko finalean izango dira, bertsolaritzako plaza entzutsuenean: Kuba, Mexiko, Estatu Batuak, Gales, Katalunia eta Mallorkatik etorri dira, eta Euskal Herriko ikerlarien presentzia ere handia izango da: Teresa Del Valle eta Jone Miren Hernandez antropologoak, Xabier Aierdi Soziologoa, Joxerra Garzia ikusentzunezko komunikazioan aditua eta Xabi Paya bertsolaria, besteak beste.
Bertsolaritzaren Ikertegiaren bidez, besteak beste, Munduko Kantu Inprobisatuaren inguruan
ari da lanean Mintzola. Bertsolaritzaz gain munduan dauden beste kantu inprobisatuak
ezagutarazi eta elkarren arteko trukea sustatu nahi da. Batetik, beste ahozko inprobisazio
kantatuen esperientzietatik ikasteko; eta bestetik, bertsolaritza, eta berarekin euskara,
munduan ezagutarazteko.
Bide horretan antolatu dira Munduko Kantu Inprobisatuari buruzko Jardunaldiak Mintzolan,
urrian hasi eta aste honetako jardunaldiekin amaituko direnak.
Aurkezpenean izan dira: Iñaki Murua, Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Zigor Etxaburua, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Andoni Egaña bertsolaria eta ahozkotasunean aditua, Ana Zarina, Mexikoko trobadorea eta ikerlaria, John Zemke, EEBBtako Missouriko Unibertsitateko ikerlaria, Patricia Tápanes, Kubako ikerlaria eta Jone Miren Hernandez, Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlaria.