Santutxuko Bertso-Eskolak antolatuta 2014-04-30

Udaberriko bertso-saioak izango dira Santuxun aurten ere

Larunbat honetan hasiko dira saioak, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Beñat Gaztelumendiren saioarekin. Maiatzaren 10ean eta 17an ere saioak izango dira.
 Tradizio handiko zikloa da Santutxuko Bertso-Eskolak urtero antolatzen duen Udaberriko Bertso-Saioena. Aurten ere izango da bertsoaz gozatzeko aukera Bilbon, hiru saio egingo baitituzte maiatzeko hiru larunbatetan. Karmelo Plazan izango dira saio guztiak, eguerdiko 13etan.

 Larunbat honetan izango da lehenengoa eta Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Beñat Gaztelumendi izango dira kantuan.

 Maiatzaren 10ean, berriz, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Alaia Martin dira kantatzekoak.

 Maiatzaren 17an izango da azkeneko saioa. Bertan ariko dira Miren Amuriza Plaza, Jone Uria Albizuri, Jon Maia eta Fredi Paia.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu