Asteburuko agenda 2014-05-02

Bertsoak Bilbon, Diman, La Lapueblan, Sardinian, Itsasun... asteburu betean

Plazako eskaintza zabala, txapelketak, lagunarte girokoak zein ikerketa eremuko jardunaldiak dartza maiatzaren lehen asteburuak. Bilbo, Lapuebla de la Barca, Dima, Sardinia, Itsasu, Igorre... dira erreferentziako puntuetako batzuk.
Bilbon Udaberriko jaialdiak hasiko dira, Santutxuko Karmelo plazan: Iturriaga, Mendiluze, Gaztelumendi eta Colina arituko dira larunbatean. Diman, ostiralez,  Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi, Rosi Lazkano eta Onintza Enbeita, Ainhoa Aranburu  gai-jartzaile dutela. 20:00etan gaztetxean. Lapuebla de la Barcan ere bertsoak izango dira larunbatean,  Araba Euskarazen alde. Bazkalondoan, Covila Upategian: Igor Elortza, Iñaki Viñaspre, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Orlando Arreitunandia  Gai-jartzaile: Alazne Garcia. Jaialdiekin amaitzeko, Altzan (Donostia) bertso asteko jaialdia izango da igandean: Unai Iturriaga, Unai Agirre, Anjel Mari Peñagarikano eta Sustrai Colina. 18:00etan. Orexan ere jaialdia izango da igande arratsaldean: Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi, Jexux Mari Irazu eta Arkaitz Estiballes, 19:00etan.

Sariketen alorrean, Bizkaian eta Lapurdin dira asteburuko zitak. Bizkaiko Eskualdeetako txapelketaren baitan, Arratia eta Hego Uribeko finalak jokatuko dira asteburuan. Lapurdin berriz, Hernandorena gazte sariketa jokatuko da larunbatean Itsasun:  Lur Renteria, Ortzi Murua, Mikel Iturriotz, Aitor Servier, Maddi Sarasua Laskarai, Jone Larrinaga, Iñaki Tena eta Mikel Lasarte.

Lagunarte eta otordu bueltakoak ere asko dira asteburu luze honetan: Legazpin,  ostiralez, "Gure infernu txikiak" bertso-emanaldia 17:00 ,  Kale Nagusian hasita Legazpiko bertso-eskolako bertsolarien eskutik. Goizueta, Txino auzoko festetan Julio Soto eta Xabier Legarreta "Arano", 20:00etan. Zumaian, ostiralean, Bertsotan jai emanaldia, Torreberri Gaztetxean. Urnieta, larunbatean Anjel Larrañaga eta Patxi Etxeberria Azkorte ermitan.
Gamiz-Fikan,  Sebastian Lizaso eta Anjel Mari Peñagarikano larunbatean, bertso-bazkaritan, Fika Sagardotegian. Amezketan, larunbatez, "Fernandoren txokoak" ibilaldia egingo dute 17:00   abiatuta, Bixente Gorostidi eta Ixiar Altunaren bertsoak lagun. Azkenik, Bilbon,  "Letras y Futbol" jardunaldiean "Bertsolharitza" haurrentzako emanaldia larunbatean, 18:00etan Alhondigako mediatekan.

Bertsolaritza eta ikerketa eremuan ere bada jardunaldirik, Sardinian larunbatean
"Cantada po Sant'Efis": sardiniako eta euskal herriko inprobisatzaileen saioa 20:00etan: Teatro La Vetreria:  Bertsolariak: Arrate Illaro Etxebarria, Andoni Egaña, Marco Melis, Roberto Zuncheddu, Giuseppe Porcu, Nicola Farina.  Gai-jartzaile eta itzultzaile: Karlos Aizpurua.


Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»