Bizkaiko Eskualdeetako txapelketa 2014-05-05

Oihana Bartra Hego Uribeko txapeldun eta Igor Meñika Arratiakoa

Asteburu honetan jokatu dira Bizkaiko Eskualdeetako txapelketako lehenengo bi finalak. Oihana Bartra izan da irabazle Hego Uriben (Billboaldea) eta Igor Meñika Arratian. Biek Bizkaiko txapelketarako txartela eskuratu dute.
Asteburu honetan jokatu dira Bizkaiko Eskualdeetako txapelketako lehen bi finalak. Oihana Bartra izan da irabazle Hego Uriben (Billboaldea) eta Igor Meñika Arratian. Biek Bizkaiko txapelketarako txartela eskuratu dute.

Hego Uribeko finalean, Oihana Bartrak Joseba Barandiaranekin jokatu du buruz burukoa.
50 lagun inguru elkartu ziren saioan. Santutxuko bertso eskolako Elda Ugarte Motak jantzi zion txapela.

Sailkapena eta puntuazioak:

1-Oihana Bartra Arenas 390 puntu
2-Joseba Barandiaran Andueza 359,5 (246,5 buruz buruko barik)
3-Txaber Ormazabal VIllanueva 233,5
4-Peio Ormazabal Villanueva 230
5-Arkaitz Zipitria Mendizabal 215
6-Axier Goñi Arzuaga 211

Arratiako finalean Igor Meñikak (365,) irabazi zuen, Iñaki Iturriotzekin (358,5) buruz burukoa jokatuta, jokatu zuen buruz burukoa Igorreko Lasarte aretoan. 65 lagun inguru elkartu dira. Arazo pertsonalengatik, bertsolari bik ezin izan dute finalean parte hartu. Hori dela eta, lau bertsolarik kantatu dute finalean: Igor Meñika, Iñaki Iturriotz, Illart Gumuzio eta Irati Astondoak. Eñaut Intxaurragak jantzi dio Meñikari txapela.


Albiste gehiago

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu