Itsasun jokatu zen larunbatean 2014-05-06

Giro ederra eta sariak banatuta Hernandorenan

Giro ederra eta sariak banatuta Hernandorenan
Maddi Sarasua, Mikel Lasarte, Iñaki Tena, Mikel Iturriotz, Asier Galarza, Aitor Servier, Lur Renteria eta Ortzi Murua bertsolari gazteek kantatu zuten larunbat arratsaldean. Hernandorena sarian ez da irabazle bakar bat izaten, eta publikoak ematen du epaia. Bertso hunkigarriena, irringarriena, bertsolaririk gustokoena eta agurrik onena dira saritzen direnak.
Itsasuko Indianoenia ostatuan jokatu da aurtengo Hernandorena saria, berrogei bertsozale inguru bertan zirela. Maddi Sarasua, Mikel Lasarte, Iñaki Tena, Mikel Iturriotz, Asier Galarza, Aitor Servier, Lur Renteria eta Ortzi Murua bertsolari gazteek kantatu zuten larunbat arratsaldean, eta Ainhoa Sarasua izan zuten gai-emaile. Bertsularien Lagunak elkarteak antolatzen duen Hernandorena sariak badu berezitasunik. Ez da irabazle bakar bat ohikoa den moduan, eta publikoak du epaia ematen. Bertso hunkigarriena, irringarriena, bertsolaririk gustokoena eta agurrik onena dira saritzen direnak.

Zortziko handian ofiziotan, hamarreko txikian lau oinak emanda eta bosgarrena asmatuz, zortziko txikian ofiziotan eta hitzari bertso bana. Horiexek izan ziren bertsolariek egin beharreko lanak. Hasierako eta bukaerako agur bereziak entzuteko aukera izan zen bertzeak bertze. Giro goxoan iragan zen saioa eta bertsolari gazte guztiek utzi zituzten ale politak.

Bukaeran publikoak paper batean idatziz hautatu zituen bertso hunkigarriena, agurrik onena, irringarriena zein gustokoen zuten bertsolaria. Gogokoenak Ortzi Murua eta Lur Renteria izan ziren, irringarrienak Mikel Lasarte eta Mikel Iturriotzek kantatu zituzten, hunkigarrienak aldiz Maddi Sarasuak eta Aitor Servierrek bota zituzten eta agurrik onenak Asier Galarza eta Iñaki Tenarenak izan ziren publikoaren arabera.

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa