Durangoko Plateruenan 2014-05-07

Bihar hasiko da DF Bertsozale Eskola

Bihar hasiko da DF Bertsozale Eskola
Iluntzeko 20etatik aurrera elkarrizketa egingo dio Unai Iturriagak Xabier Amurizari. Izena emailez eman daiteke antolaketa@plateruena.net helbidean, eta baita Plateruenara bertara joanda ere. Datozen hiru ostegunetan beste hiru elkarrizketa izango dira: Erika Lagomak Manolo Arozenari egindakoa; Igor Elortzak Andoni Egañari egindakoa eta Miren Amurizak Imanol Lazkanori egindakoa.
 Aurten ere DF Bertsozale Eskola antolatu dute Durangon, bertsozaleak bertsolaritzara gehiago gerturatzeko asmoz. Aurtengoan berrituta etorriko da ekimena, lau elkarrizketa izango baititu oinarrian. Gaur bertan hasiko da zikloa Plateruenan, iluntzeko 20etatik aurrera. Unai Iturriagak Xabier Amurizari egindako elkarrizketa izango da lehendabizikoa. Izen-ematea dohakoa da eta bi modutara egin daiteke: antolaketa@plateruena.net-era idatzita edo Plateruenara bertara joanda.

 Datozen hiru ostegunetan beste hiru elkarrizketa izango dira. Hilaren 15ean Erika Lagomak zuzenduko du Manolo Arozenaren jarduna; hilaren 21ean Igor Elortzak Andoni Egaña elkarrizketatuko du eta maiatzaren 29an, bukatzeko, Miren Amurizak egingo dizkio galderak Imanol Lazkanori.

Albiste gehiago

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-05-15

'1tz4l1 eta P1ztU', Zarauzko jaialdia eta Xabi Paya gonbidatu Hitzetik Hortzeran

Jexux Mari Irazu

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Jexux Mari Irazu

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2026-04-01

Aitor Sarriegiren bertso ibilbidea Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Jexux Mari Irazu

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Jexux Mari Irazu