Bizkaiko Eskualdeetako txapelketa 2014-05-08

Busturialdea eta Uribe-Butroeko finalak asteburuan

Bizkaiko Eskualdeetako txapelketako beste bi final jokatuko dira asteburuan: Busturialdekoa zapatuan, Gernika-Lumon eta Uribe-Butroekoa domekan Zamudion. Beste eskualdeetan kanporaketak ere jokatuko dira bihar.
Gernikako Elai Alai aretoan izango da asteburuko lehen zita Bizkaiko Eskualdeetako txapelketan. 17:30etan hasita, Busturialdeko finala jokatuko da. Kantuan sei bertsolari: Ander Elortegi, Jon Rementeria, Julen Erezuma, Julen Ibarguengoitia, Koldo Gezuraga eta Xabier Enbeita. Irabazleak udazkenean jokatuko den Bizkaiko Txapelketarako txartela eskuratuko du.

Domekan Zamudion Uribe Butroeko finala jokatuko da honako sei bertsolari hauek kantuan direla: Aitor Esteban, Beñat Vidal, Inazio Vidal, Jone Larrinaga, Malen Amenabar eta Peru Vidal.

Bizkaiko Eskualdeetako txapelketan dagoeneko bi final jokatu dira. Oihana Bartrak irabazi du Hego Uribekoa Bilbon, eta Igor Meñikak Arratiakoa Igorren.

Hiru kanporaketa biharAulestin, Barrikan eta Zornotzan.
Finalez gain, beste hiru eskualdeetako kanporaketa saioak ere jokatuko dira bihar, Aulestin, Barrikan eta Zornotzan.

Lea-Artibaiko azken kanporaketa Aulestin: Nerea Ibarzabal, Lander Ibarluzea "Atxulue", Xabat Galletebeitia eta Joseba Artza. Udaletxeko goiko aretoan, 22:00etan.

Uribe-Kostako lehenengo kanporaketa Barrikan. Josu Landeta, Ekaitz Larrazabal "Katxo", Joanes Igeregi, Aitzol De Castro, Arkaitz Gomez, Dani De Miguel. Afalondoan.
 
Durangaldeko lehen kanporaketa Zornotzan, Propi jatetxean, afalondoan: Beñat Romero, Ander Aldazabal, Jon Ander Urkiaga eta Ander Gerrikaetxebarria 

Behin behineko sailkapena
Eskualdeetako zortzi irabazleak zuzenean sailkatuko dira Bizkaiko txapelketara eta gainerakoak puntuen baitan. Puntuen arabera zenbat sailka litezkeenen kopurua Txapelketako izen-ematearen baitan dago, Bizkaiko finalean egon direnek ez baitute Eskualdeetan hasi beharrik.

Oihana Bartra Arenas                 390.0 zuzenean sailkatua
Igor Meñika Bengoetxea             365.5 zuzenean sailkatua
Iñaki Iturriotz Zuluaga                   249.5
Joseba Barandiaran Andueza    246.5
Txaber Ormazabal Villanueva     233.5
Peio Ormazabal Villanueva          230.0
Arkaitz Zipitria Mendizabal            215.0
Axier Goñi Arsuaga                        211.0
Illart Gumuzio Larrazabal              205.0
Irati Astondoa Zuluaga                  204.5

Eskualdeetako Txapelketari buruzko informazio gehiago

Albiste gehiago

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»

Nafarroako Txapelketa - Xabat Illarregi Marzol 2025-10-21

«Egin nahi nuenetik nahiko gertu sentitu nuen nire burua Iruritan»

Jexux Mari irazu

Ibai Amillategi Ormaetxebarria - Bizkaiko Txapelketa 2025-10-14

«Gustatuko litzaidake plazako bertsokeratik ahalik eta hurbilen egotea txapelketako saio guztietan»

Jexux Mari irazu

Itzali eta piztu bertso saio elektronikoak 2025-10-09

«Plazan ohikoak ez diren mezuak mahai gaineratzea da helburua»

Erredakzioa