16 bertsolarik parte hartuko dute 2014-05-09

Erniarraitz bertso kopa bihar Azkoitian

Erniarraitz Bertso Kopa jokatuko da bihar, Azkoitiko Elkargunean, 17:30etan hasita. Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako ekimena da, eta hamasei bertsolarik parte hartuko dute lehiaketan. Beñat Lizaso, Jokin Uranga, Josu Oiarzabal Xenpelar, Iñigo Mancisidor, Jon Martin, Amaia Agirre, Nerea Elustondo, Iratxe Ibarra, Felix Zubia, Oihane Perea, Eneko Abasolo Abarkas, Eneko Fernandez, Iban Urdangarin, Beñar Ugartetxea, Eneritz Artetxe eta Eneritz Arzallus.

Jokin Uranga Erniarraitz elkarteko kideak azaldu duenez, bertso kopa honek ez du "inondik inora" txapelketaren zentzua, eta "lagun arteko" bertso saioa izango da. Parte-hartzaileen maila "oso altua" dela nabarmendu du: "Txapelketako jendea ekarri nahi genuen, eta oso erantzun ona jaso dugu".

Arratsalde bateko lehia izango denez, bertso saioaren egitura ere berezia izango da. Lehenik, bikoteka abestuko dute hamasei bertsolariek, zortziko handian. Horrela, bikote bakoitzetik saio onena egin duena pasako da hurrengo txanpara. Gelditzen diren zortzi lehiakideek zortziko eta hamarreko txikian abestuko dute, eta gisa horretara jardungo dute, apurka-apurka, multzoa gutxitzen. Bi sari jarri dituzte antolatzaileek: lehenak asteburu bateko egonaldia irabaziko du, eta bigarrenak jatordua Azkoitiko Joseba jatetxean.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu