Aurten 23. edizioa izango da 2014-05-13

Martxan dago Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa

Lanak uztailaren 1a baino lehenago aurkeztu beharko dira. Gaztetxoen mailan "gaur egungo teknologia berriak" izango da gaia, eta gazte eta helduen mailetan gaia librea izango da.
 23 urte bete dira jada Goierrin Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa antolatzen hasi zirenetik. Pixkanaka-pixkanaka ospea irabazten joan da bertsopaper lehiaketa. Aurten ere sortak aurkezteko epea ireki dute, eta uztailaren 1era bitartean egongo da zabalik. Partehartzaile bakoitzak nahi adina sorta bidaltzeko aukera izango du. Hiru kategoria bereizi dituzte.

 Gaztetxoen mailan ariko dira 13 urte artekoak, 2014an 14 betetzen ez dituztenak alegia. Honako gai honi jarri beharko dizkiote bertsoak: "Gaur egungo teknologia berriak". Gutxienez 2 bertso eta gehienez 4 egin beharko dituzte. Irabazleak 200 euro jasoko ditu, bigarrenak 100 eta hirugarrenak 50.

 Gazteen kategorian, berriz, 14 eta 18 urte bitartekoak ariko dira. Gaia, doinua eta neurria libreak izango dira. Partehartzaile bakoitzak gutxienez 8 bertsoko sortak idatziko ditu eta gehienez 12koak. Irabazleak 300 euro jasoko ditu, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100.

 Azkenik, 18 urtetik gorakoak helduen kategorian ariko dira eta gaia, nerria eta doinua libreak izango dira. Gutxienez 8 bertso eta gehienez 12ko sortak aurkeztu beharko dituzte. Garaileak 500 euro irabaziko ditu, bigarrenak 400 eta hirugarrenak 300.

 Bertsoek jatorrizkoak eta aurrez argitaratu gabeak izan beharko dute. Aurkezteko bi modu daude. Nahi izanez gero posta arruntez bidal daitezke honako helbide honetara:

  ARGI BERRI ELKARTEA (Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketa)
  Gipuzkoa Kalea 15-behea
  20240 Ordizia

 Lanak bidaltzeko originala eta beste lau kopia bidali beharko dira izenordez bakarrik sinatuta. Beste gutunazal batean, izenordearekin batera beste xehetasun guztiak zehaztuko dira: egilearen izenordea, izena, adina (jaiotze-data), helbidea, telefono zenbakia... Nahi izanez gero karnetaren kopia bidal daiteke. Bertsoek ordenagailuz idatzita joan beharko dute, ordena-zenbakia eta doinua zehaztuta.

 E-mailez bidaliz gero, honako hau da helbidea: aitor-c@ahize.aek.org. Kasu honetan ere izenordez sinatu beharko da sorta eta beste dokumentu batean datuak bidali.

 Sari-banaketa irailaren 14an egingo da Ordizian, Euskal Jaien barruan.

Albiste gehiago

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu

Aitor Bizkarra Ruiz - Bizkaiko Bertsolari txapelketa 2025-10-28

«Gustura nago beharra egin izanagatik eta aldartea mantendu izanaren poza badaukat»